null Julen Arzamendi Barrutia - Arte eszenikoak 2024

Julen Arzamendi Barrutia

 

Julen Arzamendi Barrutia

 

Julen Arzamendi Barrutia Gasteizen jaio zen 2001ean. Zortzi urterekin hasi zen biolin ikasketak egiten, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan. Bertan egin zituen oinarrizko gradu eta gradu profesionalak, Virginia Esparza, Rebeca Alonso eta Víctor Parra irakasleekin. Ondoren, goi mailako biolin ikasketak egiten jarraitu zuen Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia), Aitzol Iturriagagoitiaren tutoretzapean. Gradua 2023an amaitu ondoren, biolin espezializazioko graduondokoa egin zuen, hura ere Musikenen, Iturriagagoitia irakaslearekin.

Prestakuntza garaian, Julenek biolin jotzaile ospetsuen eskolak jaso ditu, besteak beste, Tatiana Samouil, Dmitri Makhtin eta Nathaniel Vallois-engandik. Halaber, Parisko Diotima laukoteak eta Ensemble Intercontemporain-ek emandako ganbera musikako eskola magistraletan parte hartu du. Gaztea izan arren, irakaskuntzak leku esanguratsua izan du bere ibilbidean. Musika irakaslea izan da Aloha Fundazioko Arte Eszenikoen Sailean (Vermont, AEB) eta biolin irakasle ordezkoa Bilboko "Juan Crisóstomo de Arriaga" Musika Kontserbatorioan.

Halaber, jarduera bizia izan du ganbera musikan, eta hainbat ziklotan parte hartu du, hala nola Gasteizko "Astearte musikalak" eta "Guridi Garaikideak" zikloetan, Bilboko "Música-Musika" zikloan, Donostiako Orfeoiaren Ganbera Musikaren Zikloan, Errenteriako "Musikaste" zikloan eta Azpeitiko "Udako Musika Printzak" zikloan.

Orkestra zuzendaritzan ere interesa zuen, eta Jesus Guridi Kontserbatorioko Bernaola ikasle orkestra zuzendu zuen, 2019ko ikasturte amaierako kontzertuan, eta Juanjo Menaren zuzendari laguntzaile aritu zen Gasteizko San Prudentzio Fundazioaren 50. urteurrenean.

Gaur egun, Codart-en Interpretazio Masterra egiten ari da (Roterdameko Arteen Unibertsitatea), Gordan Nikolic eta Hed Yaron Meyerson irakasleekin.

 

Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2024ra itzuli