Jardunaldi Monstrenkoak 2024 - kulturaraba
Jardunaldi Monstrenkoak 2024
Urtero bezala, Gasteizko Kubo kalean dagoen La Monstrenka aretoak Jardunaldi Monstrenkoak hartuko ditu aurten ere pieza eszenikoekin eta kontzertuekin.
Gabon garaiarekin batera urte amaieran ospatzen diren jardunaldi hauek Monstrenko Kolektiboak antolatzen ditu. Jardunaldiak abenduaren 15ean, larunbata, irekiko dira, 19: 00etan eta 31n amaituko dira.
Jardunaldiak Extremadura kaleko La Pelukonara ere joango dira aurten.
Sarrerak dagoeneko salgai daude entradium plataformaren bidez