null Irudika eu

Irudikak zortzigarren edizioa egingo du eta Kolonbia, Norvegia eta Palestina izango dira herrialde gonbidatuak

Irudikak zortzigarren edizioa egingo du eta Kolonbia, Norvegia eta Palestina izango dira herrialde gonbidatuak

Urriaren 24tik 26ra bitarte egingo da topaketa Artium Museoan
 

Irudikaren zortzigarren edizioa urriaren 24tik 26ra bitarte egingo da Vitoria-Gasteizko Artium Museoan eta Norvegiatik, Kolonbiatik eta Indiatik iritsitako artistak, argitaletxeak eta eragileak bilduko ditu

Halaxe iragarri du Euskal Irudigileak elkarteak (Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionala) gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren zinegotzia, Maria Nanclares; Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Andoni Iturbe; Kultura eta Kirol arloko foru-diputatua, Ana del Val; Vital Fundazioko zuzendaria, Arantxa Ibáñez de Opacua; Artium Museoko zuzendaria, Beatriz Herráez; eta Irudika elkarteko zuzendaria, Elisabeth Pérez.

Iragarritako artistek ohikoa den moduan hiru gairen inguruan antolatuko diren mahai-inguru, tailer, topaketa eta hitzordu profesionaletan parte hartuko dute: Ilustrazioa, argitaletxeak eta horiei lotutako sektoreak. Topaketek betiere lotura izango dute Euskadirekin eta beste herrialde batzuetatik gonbidatutako eragile eta pertsonekin: Txekiar Errepublika, Italia, Mexiko, Argentina edo Frantzia.

Aurten, gainera, Irudikak ilustraziorako leiho bat irekiko du Palestinan, eta bertan parte hartuko dute Nour Hifaoui eta Hazem Harb artista palestinarrek. Horiek, 70eko hamarkadako artista arabiar esanguratsuenetako batekin, Sliman Mansourrekin, batera, Jerusalemdik parte hartuko du topaketan. Era berean, Irudikak bat egin du Palestinarekiko nazioarteko elkartasun-mugimenduarekin ‘Drawing for Palestine’ ekimenaren bidez, eta erakusketa antolatu du Gasteizko Sokaren Etxean. Sarah Mazetti eta Andrea Antinori ilustratzaileek asmatutako proposamena da eta beste ilustratzaile batzuek emandako lanen salmentaren bidez Gazarako laguntza humanitariorako funtsak biltzea du helburu.

Nazioarteko Ilustrazio Topaketa Profesionalaren programak 5 ekintza-lerro jorratzen ditu: hitzaldiak, hitzordu profesionalak, tailerrak, egonaldi artistikoak eta erakusketa bat.

Egonaldi artistikoak Fundación Vital Fundazioari eta Acción Cultural Españolari (AC/E) esker izango dira posible, eta Cité Internationale de la BDren, Maison des Auteurs, Angoulémeren, Bilbaoarte Fundazioaren eta Zapopaneko Casa del Autor delakoaren laguntza jaso dute.

Irudika Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalaren proiektua da, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako Kultura Ministerioaren, Acción Cultural Españolaren (AC/E) PICE mugikortasun-programaren, Vital Fundazioaren, Fundazioaren, CzechLit-en eta Artium Museoaren laguntza jaso du.

Irudikak eskaintzen duen programaren zati garrantzitsuena bertaratuen eta gonbidatutako profesionalen arteko konexioa da. Edukiera, guztira, 125 pertsonakoa da aurrez aurreko formatuan, baina topaketan online ere parte har daiteke, irudika.eus helbidearen bidez.

Plataforma horrek aukera ematen die sektoreko profesionalei beren lana erakusteko eta Irudika komunitatearen bidez konektatzeko, baita Artium Museoan filmatutako hitzaldi guztietara sartzeko eta Mexikon antolatu den FILUSTRA IRUDIKAren edizio berezi baten edukiak ikusteko ere.

Informazioa