Teatro

Teatro

Cultura

Ikuskizuna. LURRUNA

LURRUNA

Ekitaldi hau San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako programazioaren parte da.

Rouge Elea konpainiak LURRUNA ikuskizuna aurkeztuko digu Probintzia plazan.

Emanaldia hasiko den elkargunea Senda Ibilbidearen eta Musikaren Ibilbidearen arteko
bidegurutzean kokatuko da
.

Ekitaldi hau EKO - Pyrénées de Cirque proiektuaren barruan dago, espazio ireki eta publikoetan zirku garaikidea bultzatzen jarraitzen baitu.  

Sipnosia:
Bertan ez dagoen norbaitekin mintzatuz hasten da ikuskizuna. Pertsona multzo bat gara, aurrean dugun paisaiari begira. Ikusten duguna eta nahiz eta ez ikusi, bertan dena, izan dena, izan litekeena. Telefonoaren bestaldean dagoenaren xerka, lekuaren intimitatean sartuko gara, errealitatearen tolesdura anitzetan. Hemen gaudela ziurta al dezakegu? Nola sartu gure logikan ikusten duguna?

Topaketa hau tarteetan kokatzen da: zorua eta hegazkinen arrastoen, hiria eta leku abandonatu baten, nia eta gu-aren artean. Baina batez ere garenaren garrantzi eta pixua eta izatearen hauskortasun eta efimerotasunaren artean. Pixua eta lurruna. Airea airean flotatzen, ikusezina dena tarte batez ikusgarri bihurtzen da. Lurruna bizitzaren natura iheskorraren
metafora poetiko bihurtzen da.

Pertzepzioaren alterazio batek, moteltze batek, grabitate aldaketa batek, eta birbobinatze efektuek erakusten dute pertsonaien barne egoera. Errealitateen arteko loturetan mugak lausotu egiten dira, posible denaren profilak birdefinituz. Gizakia ederra da zuzena, eroa, samurra, basatia denean, baina batez ere bestearen beharra.

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2026

Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko  dira Estibalizko erromeriarekin. Tradizioa, kultura, musika eta publiko guztientzako jarduerak uztartzen dituen askotariko proposamen anitza dute. 

Kontsultatu hemen 2026ko Arabako Jaien egitarau osoa.

 

 

 

Datak

2026/04/30

Ordutegia

20:00

Tokia

Senda Ibilbidea

Gasteiz

laguntzailea