null HITZA ETA KEINUA eu

Curso_taller

Euskera

Otros

Kulturaraba

HITZA ETA KEINUA

La asociación Arte eszenikoen eskola transfeminista presenta el primero de sus módulos formativos en el espacio Garaion Sorgingunea.

Arte eszenikoen eskola transfeminista elkarteak 2023/2024 ikasturteko lehen modulua aurkeztu du.

"HITZA ETA KEINUA" azaroaren 10, 11 eta 12an izango da Garaion Sorgingunean
.

Tailerra elkarren artean iragazkorrak, porotsuak eta kutsatuak izango diren 4 konjurutan banatuko da. Bideratzaile bakoitzak elkarren arteko magia elikatuko duten bi konjuru lagunduko ditu. 
 

Helburuak:
•    Zentzumenak irekitzea.
•    Eszenaren aurrean begirada heztea.
•    Berezko material eszenikoak sortzeko tresnak bereganatzea.
•    Gorputza astindu eta materialak mugitu.
•    Publikoarekin materialak partekatzeko moduak aurkitzea.

INFORMAZIO GEHIAGO EDOTA PLAZA RESERBATZEKO eskolaeszenikofeminista@gmail.com emailera edota hurrengo zenbakira idatzi. 654 748 071

Datak

Azaroaren 10, 11 eta 12

Tokia

Garaion Sorgingunea

Otaza Auzoa, 2, 01206, Araba

Ozaeta

hizkuntza

Euskara