null "[H]AMAR", Raúl Lomas eta Lur Merinoren soinu instalazioa

"[H]AMAR", Raúl Lomas eta Lur Merinoren soinu instalazioa

Ordutegia: Ostegun eta ostiraletan 19:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara
Tokia: Zas Kultur Espazioa (San Anton plaza 2). Vitoria-Gasteiz
Prezioa: Doan

Zas Kultur Espazioak [H]AMAR soinu instalazioa aurkezten du. Proiektu erabat soinuzkoa da, eta Doctor Deseo euskal musika talde ezaguneko egungo teklista Raúl Lomasek egin du. Lan atmosferiko hori, ikusi baino gehiago, entzun ahal izan da duela aste batzuk Vital Fundazioaren erakusketa aretoan, Vital Artea lehiaketan hautatutako beste pieza batzuekin batera. Lehiaketa horren historian lehen aldiz saritu da horrelako ezaugarriak dituen lan bat. Orain, artistak [H]AMAR aurkezten digu, Zas Kultur Espazioko erakusketa geletako bateko giro atsegin eta intimoan ex profeso hedatuta.

 [H]AMAR lanak ez du aita bakarrik, ama bat ere badu, Raúlen bikotekidea: Lur Merino. Lurrek Raúli idatzitako poema bat da, bikote harremanak hamar urte bete zituenean (hortik dator HAMAR) eta artean aldi batez eta espazialki bananduta zeudela, eta Raúl Lomasek soinua, musika, jarri dio Lurrek berak errezitatzen duen testuari.   Beraz, artetik egindako bi maitaleren (amantes, gaztelaniaz; hotik dator AMAR) arteko elkarrizketa bat da [H]AMAR, bisitarien zentzumenetara irekitzen dena, eta bisitariak lanaren "voyeur" bihurtzen dira. Edo, kasu honetan, “entzule”.