Gazte talent eu - kulturaraba
Gazte talent
06/12/2021 - 07/12/2021
Ordutegia: 19:00
Tokia: Jimmy Jazz Aretoa
Prezioa: Doan
Gazte Talent Jimmy Jazz Elkarteko banda noveleen eta bakarlarien lehiaketa da, eta Gasteizko Udaleko gazteria sailaren, Arabako Foru Aldundiaren, Laboral Kutxaren eta Araba Euskarazen laguntza du.
#GazteTalent 2021eko irabazleen izenak, bioa eta argazkiak
🏆 Gazte Talent Saria: Tilda
🏆 Laboral Kutxa / Gazte Talent Saria: Deserrite
🏆 Accésit euskera (talderik onena euskaraz): Intxixu
🏆 Accésit emakumeak (emakumezkoek parte hartzen duten talderik onena): Lola

TILDA
Gasteizko musika eszenan, euskarazko eta gaztelaniazko rock progresibo proposamen alternatibo batekin aurkezten da. Musika-esperientzia handia duten bost musikarik, musika estilo desberdinetatik datozenak, bat
egiten dute proiektu honetan ideia berriekin eta inor axolagabe utzi
gabe.
INTXIXU
Intxixu Euskal Pagan Folk garaikidearen talde berria da. Lau urtez egon dira kalejirak eta kontzertuak ematen lau gasteiztar hauek. Mari jainkosari abesten diote eta alboka, gitarra eta perkusio potenteen bibrazioekin dantzatzeko eta oihukatzeko gogoa pizten dute jendartean.

DESERRITE
Deserrite taldea Altsasu eta Urdiainetik sortutako, Buruda bailarako hard-rock taldea da. Gasteizen ikasten dute eta euskaraz sortzen dituzte abestiak. Deserrite izena Larramendiren Hiztegi Hirukoitzetik hartuta
dago, gaur egungo “erbesteratuak” bezala itzuliko litzateke, rock and roll-a gaur egun erbesteratu modura ikusten dutelako gazte hauek.

LOLA OIARZABAL
Lola Oiarzabal 18 urteko abeslari gasteiztarra duela urte batzuk hasi zen konposatzen eta oso eroso sentitzen da indie pop estiloan. Maverick Keys taldeko kidea da eta aurten bakarkako ibilbideari ekiteko urratsa eman du, taldearekin batera. Bere lehen EPa argitaratu berri du, "Desde Dentro" izenekoa.
Informazio gehiago
- 634 650 996 (Darko)
- 675 708 525 (Erlantz)