Gastronomia Lehiaketak Arabako Jaiak - kulturaraba
Concurso
Feria
Otros
Gastronomia Lehiaketak Arabako Jaiak 2024

Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, urtero bezala, ohiko Gastronomia Lehiaketak antolatuko ditu, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta.
Aurten, Arabako ohiko plateren lehiaketak 57. edizioa izango du. Urtero bezala, elkarte gastronomikoetako kideek plater tipikoekin parte hartuko dute, guztiak ere kalitate handiko Arabako produktuekin prestatuak. Perretxikoak ere ez dira faltako, arabarrek hain maite dituzten jai hauen ikur baitira.
Gainera, Arabako Errioxako ardoa dastatzearen lehiaketaren 53. edizioa ere egingo da Probintzia plazan. Parte hartzaileek hainbat ardo dastatu beharko dituzte eta Arabako zein herritakoak diren eta bakoitzak duen alkohol maila zein den igarri beharko dute.
Programa
10:00 Arabako plater tipikoen LVII. lehiaketa.
11:00 Arabako Errioxako ardo dastatzearen LIII. lehiaketa.
12:00 Txistorraren pintxoak banatuko dira.
13:30 Gastronomia lehiaketen sari banaketa.
Aldi berean Probintzia plazan ,Kuadrillen Erakusketa izango da, Gasteizko Eguzkilore Dantza Taldearen emanaldiarekin.
Halaber, Arabako Fanfarre Egunaren 38. edizioa dela eta, fanfarreen kontzentrazioak Probintzia plaza alaituko du.
Kontsultatu hemen 2024ko Arabako Jaien egitarau osoa.
2024/04/20
10:00
Probintzia plaza
Gasteiz