Oinarrizko fiskalitatea kulturan - Topaketak Programa - kulturaraba
Oinarrizko fiskalitatea kulturan - Topaketak Programa
27/10/2021 - 27/10/2021

Ordutegia: Urriak 27a ; 18:00
Tokia: Online
Prezioa: Doan
Oinarrizko fiskalitatea kulturan - Topaketak Programa
Irakaslea: Luis Hidalgo
Datorren urriaren 27an, asteazkena, KulturAraba Bulegoak egingo duen Topaketak 2021eko hurrengo saioa egingo dugula: Oinarrizko fiskalitatea kulturan, Luis Hidalgoren eskutik. Saioa doakoa izango da, gaztelaniaz eta online egingo da, 18:00etan.
Saio honetan, kulturaren arloko fiskalitatearen oinarrizko elementuak jorratuko dira, hala nola fakturak, BEZa edo PFEZ, eta gai horiek oraindik zailak dira sektorearen zati handi batentzat. ERagileek beren proiektu eta erakundeei buruzko lege/zerga eremura hurbiltzean bizi dituzten zalantza eta segurtasun gabezia guztiak argitzea izango da helburua.
Luis Hidalgo Zuzenbidean lizentziaduna da. Abokatutzara sartzeko masterra eta enpresa kooperatiboen kudeaketako masterra ditu. 2004tik 2013ra arte CANen zenbait bulegoren zuzendaria izan da. 2013tik ZUZENBIDE KONTUAK enpresaren bazkide langilea da.
Izen-ematea irekita egongo da urriaren 27ko 17:00ak arte, parte-hartzaile guztiei online plataformara sartzeko esteka bidaliko dizuegun momentura arte.
Topaketak. Espacio de conocimiento de KulturAraba Bulegoa du izena Arabako kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko prestakuntza programa. Proposamena bulegotik egin duten entzute aktiboaren emaitza da. Gaian espezializatutako pertsona batek gidatuko du saio bakoitza, eta denen artean hausnartzeko tarte bat ere izango da.
Kultura eta sorkuntzaren sektoreari arreta emateko KulturAraba Bulegoa Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetzaz sortutako proiektua da.