null Haziaraba in the Mapping Jaialdia 2024

Haziaraba in the Mapping Jaialdia 2024

Festival Haziaraba in the Mapping 2024

Laugarren urtez jarraian, Europa Creativa Mapping proiektuaren barruan sortutako Haziaraba in the Mapping jaialdia hartuko dute Vitoria-Gasteizek eta Arabako bederatzi udalerrik. Proiektu horren bazkide da Teatro Paraíso, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Vital Fundazioa lagun dituela.

Edizio berri honek, programazio luze honen bidez, hurrengoa eskaintzen du:

  • Proposamen askotarikoak, jasangarriak eta emozioz betetakoak dituen kultura agertoki bat.

  • Esperientzia berebizikoa 6 urtetik beherako haurren eta beraien familien estimulazio artistikorako.

  • Kultura garaikideko abentura berritzailea Arteen dibertsitatea eta kultura-gozamena bizitzeko.

  • Erakunde bakoitzaren Kultura Planei lotutako lankidetza publiko-pribatuaren eredua.

Jaialdia hurrengo filosofian oinarritzen da: Artea eta Kultura hazkuntzako tresna ordezkaezinak dira, eta kalitatezko loturak sortzen dituzte nagusien eta haur txikien artean, eta baita haur txikien eta beraien gizartearen artean ere.

HAZIARABA in the MAPPING 2024 arteak familian ikusi eta esperimentatzeko aukera berri bat da, sormen pertsonala bultzatuz.

 

Azaroaren 2tik abenduraren 27ra

Gasteiz
Araia · Amurrio
Aramaio · Iruña Oka
Legutio · Laudio
Labastida · Oion
Dulantzi

 

ARABAKO LURRALDEKO PROGRAMAZIOA

Arabako Foru Aldundiak jaialdi hori bultzatzen du Arabako 9 herritan (Araia, Amurrio, Aramaio, Dulantzi, Iruña Oka, Bastida, Laudio, Legutio eta Oion).

Edizio honen programazioan LORATEGIAN izeneko Teatro Paraíso antzerkiaren ikuskizun bat dago, Belgikako Theatre de la Guimbarderekin lankidetzan sortua.

Bartzelonako Zinema eta Haurren Jaialdiarekin lankidetzan egindako Animazioko Minimacharen edizio berri bat izango dira Ikusizko Arteak.

Programazioa osatzen du TOMASAREN ETXEA instalazioak, familiekin praktika eszenikoa egiteko proposamen bat.

KULTURUNEA – VITAL FUNDAZIOA PROGRAMAZIOA

Hirugarren urtez jarraian, Vital Fundazioak jaialdiaren atal bat izango du. Vital Fundazioaren Kulturunean, familiek hiru sorkuntza artistiko izango dituzte: Tyl Tyl Teatroko Los Mussi (Madril), Escena Miriñaqueko Dulce de lecha (Kantabria) eta Teatro Arboléko Pato Feo (Zaragoza).

"HAUR IKUSLEAK" erakusketa ere bisitatu ahal izango da antzezpenen aurretik eta ondoren.

Erakusketa horrek jarraipena ematen dio Jaialdiaren aurreko edizioan aurkeztutakoari. 20 herrialdetako 36 artistaren sorkuntzak biltzen ditu, eta Europako MAPPING proiektuaren parte da. Boloniako (Italia) Haurrentzako Nazioarteko Liburu Azokak sortu du, proiektuko kidea baita. Irudiek ikusle txikien emozioak erakusten dituzte unean bertan, eszena ikusten den unean bertan, kalitatezko irudiak, soinuak eta hitzak hartzen dituzten bitartean, haien irudimena elikatzeko.

UDALAREN ANTZOKIA SAREKO PROGRAMAZIOA

Nazioarteko Antzerki Jaialdian Aboon Teatro konpainiaren “El árbol de la vida” ikuskizunaren aurkezpena eta Teatro Paraisoren Leihoak ikuskizunaren birjarpena egingo dira.

Gainera, Kataluniako Univers de Engruna Teatre eta Asturiasko Mímesis de Sigzag Danza izango ditugu.

Deskargatu programa
 

Haziaraba in the Mapping jaialdiak haur txikiei lagundu nahi die arteekin egiten dituzten lehen topaketetan, haien sormena aberastuz, hizkera artistikoak bereganatu eta emozioak kudeatzearen bidez.

 
Haziaraba Jaialdia 2024