null Angelusa errezatzen soroan. Ignacio Díaz Olano. Arabako Arte Ederren Museoa. "Kultura etxez etxe"

Angelusa errezatzen soroan. Ignacio Díaz Olano. Arabako Arte Ederren Museoa. "Kultura etxez etxe"

08/04/2020 - 08/04/2020

Angelusa errezatzen soroan. Ignacio Díaz Olano. Arabako Arte Ederren Museoa.

Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:

Kultura etxez etxe”, Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko. Gaur pieza hau Arabako Arte Ederren Museotik ekartzen dizuegu.

 

Ignacio Díaz Olano (Vitoria-Gasteiz, 1860-1937)

Angelusa errezatzen soroan. 1899

Mihise gaineko olio pintura

209 x 310 cm

 

Ignacio Díaz Olanok lan hau 1899an margotu zuen, eta Erakusketa Nazionalean aurkeztu zuen, Madrilen, Eguerdia izenburupean. Omenaldi bikaina da soroetan egiten den lanari, ahaztu gabe otoitz egitearren eguerdiko hamabietan lanak bertan behera uzten zituen erlijio ohitura.


Ikusi gehiago: Arabako Arte Ederren Museoa-ren katalogoa

 

Kultura etxez etxe

Kultura eta Kirol Sailak jarduera multzo bat proposatu du AFAk zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatu ahal izateko, alarmak irauten duen aldian, #Kulturaetxezetxe lemarekin.

 

Hasteko, museo-sareko webguneak bisita ditzakezu, edo bisita birtuala egin.

 

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ere "Arabako ondare historikoaren kultura-sareak" storymap edo mapakontari eskaintzen dizu. GEOARABA programaren barruan dago eta "Lurralde historikoan dagoen ondare historiko kulturala zabaltzea" du helburu. Sartu
 

Proposamen horiei Arabadok atariak eskaintzen dituen aukerak gehitu behar zaizkie. Atari hori aldundiak Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortu da, eta testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erabiltzaileak erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake.
 

Ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren irakurketa sarearen katalogoa, liburu-audioliburuak eta lineako filmak dituena, eta Liburuklik-etik eskaintzen den ondare bibliografikoa. Bi sare horietan parte hartzen du AFAko Kultura eta Kirol Sailak.
 

Azkenik, aipatzekoa da Artium, Santa Maria Katedrala edo Arte eta Lanbide Eskola, Aldundia patroi duten erakundeak, zerbitzu birtualak eskaintzen dituztela.