null Arrantzale sendia. Ramón de Zubiaurre. Arabako Arte Ederren Museoa. "Kultura etxez etxe"

Arrantzale sendia. Ramón de Zubiaurre. Arabako Arte Ederren Museoa. "Kultura etxez etxe"

20/04/2020 - 20/04/2020

Arrantzale sendia. Ramón de Zubiaurre. Arabako Arte Ederren Museoa.

Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:

Kultura etxez etxe”, Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko. Gaur pieza hau Arabako Arte Ederren Museotik ekartzen dizuegu.

 

 

Ramón de Zubiaurre (Garai, Bizkaia, 1882 - Madril, 1969)
Arrantzale sendia
Mihise gaineko olio pintura
90 x 100 cm

Arrantzale familia bat irudikatzen du, ia-ia idealizaturik, eta Ondarroako zubiaren irudiak moztuta. Hainbat eta hainbat euskal artistak margotu duten nonahiko zubi horretatik sareak daude zintzilik lehortzeko.

Ikusi gehiago: Arabako Arte Ederren Museoaren katalogoa

 

Kultura etxez etxe

Kultura eta Kirol Sailak jarduera multzo bat proposatu du AFAk zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatu ahal izateko, alarmak irauten duen aldian, #Kulturaetxezetxe lemarekin.

 

Hasteko, museo-sareko webguneak bisita ditzakezu, edo bisita birtuala egin.

 

Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ere "Arabako ondare historikoaren kultura-sareak" storymap edo mapakontari eskaintzen dizu. GEOARABA programaren barruan dago eta "Lurralde historikoan dagoen ondare historiko kulturala zabaltzea" du helburu. Sartu
 

Proposamen horiei Arabadok atariak eskaintzen dituen aukerak gehitu behar zaizkie. Atari hori aldundiak Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortu da, eta testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erabiltzaileak erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake.
 

Ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren irakurketa sarearen katalogoa, liburu-audioliburuak eta lineako filmak dituena, eta Liburuklik-etik eskaintzen den ondare bibliografikoa. Bi sare horietan parte hartzen du AFAko Kultura eta Kirol Sailak.
 

Azkenik, aipatzekoa da ArtiumSanta Maria Katedrala edo Arte eta Lanbide Eskola, Aldundia patroi duten erakundeak, zerbitzu birtualak eskaintzen dituztela.