null Kultur eragileentzako fakturazioa: Fakturatzen ikasteko oinarrizko ikastaroa

Kultur eragileentzako fakturazioa: Fakturatzen ikasteko oinarrizko ikastaroa

Kultur eragileentzako fakturazioa: Fakturatzen ikasteko oinarrizko ikastaroa

Maiatzak 10, 17:00 – 19:00 Online (Zoom bitartez)

Lehen enkarguak onartu eta gure jarduera hasterakoan, gure lanagatik kobratzeko ilusioarekin batera, profesional batek aurre egin behar dion lehen erronka iristen da: zerbitzuen fakturazioa.

Saio honetan, faktura bat egiteko orduan sortzen diren galdera ohikoei erantzuten saiatuko gara: nola fakturatu daiteke?, zer zerga mota hartu behar ditut kontuan?, nola aplikatzen dira BEZ mota ezberdinak?, zer da PFEZa?, faktura mota ezberdinak...

Saioan zehar, aholkulariak eremu artistiko-kulturalari lotutako adibide praktiko batzuk eskainiko ditu, eta, amaieran, galderak egiteko gune bat sortuko da zalantzak partekatzeko.

FORMATZAILEA

KULTURGEST - VICKY DURO

Artista bisualetan, artista plastikoetan eta kultura arloko langileetan espezializatua den Kulturgest aholkularitza enpresaren sortzailea eta aholkularia.

DESKARGATU MATERIALA