El Mentirón: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak - kulturaraba
El Mentirón: Gasteizko XIX. mendeko album baterako orriak
24/05/2022 - 25/09/2022

Ordutegia: Asteartetik larunbatera: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:30. Igande eta jaiegunetan 11:00 – 14:00. Astelehenetan itxita
Tokia: Arabako Fournier Karta Museoa. Aiztogile, 54
Prezioa: Sarrera doan
Arabako Fournier Karta Museoak erakusketa berri bat aurkezten du. Umore grafikoak protagonismoa izango du Bendañako Jauregian, eta KOMEDIALDIA jaialdiaren bigarren edizioaren barruan, Ricardo Becerro de Bengoak 1868 eta 1869 bitartean “El Mentirón” astekarian argitaratu zituen ilustrazioak erakusgai egongo dira.
Becerro de Bengoaren marrazkiek (Recaredo Bay izengoitiarekin) astekari literario eta satiriko hau ilustratu zuten igandero, hiriko txutxu-mutxuak eta garai hartako egoera politikoa azalduz