null "Appendix" erakusketa, Anabel Quincocesen eskutik

"Appendix" erakusketa, Anabel Quincocesen eskutik

15/09/2022 - 12/11/2022

Ordutegia: Ostegun eta ostiraletan, 19:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara
Tokia: Zas Kultur Espazioa (San Antón 2 plaza, Gasteiz)
Prezioa: Doan

Ibilbide profesionalean zehar Anabel Quincocesek (Gasteiz, 1968) gizakiak naturarekin duen harreman zuzena ikertu eta irudikatu du. Bere Hydra-resilencia obra, esate baterako  –duela gutxi saritu zuten Arte Vital 2022 lehiaketan –, non beira puztuz egindako bere eskultura-lanaren beste adibide bat erakusten zigun, bere azken proiektu gehienetan oso presente dagoen teknika bat. Edota uretako atmosfera etereoetan murgiltzera gonbidatzen gintuen instalazioetan bezala: Onacel. El bosque de la sirena, 2017an Zuloa espazioan egin zena, eta Gasteizko ur-biltegi zaharrean egin zituen bi esku-hartze handiak (11-Abisal Spaces transmutazioa, 2018an eta duela gutxi Hidra).

Oraingo honetan, sortzaileak esku-hartze esperimental bat aurkeztuko du. "Appendix Zas Kultur espazioan eta espaziorako egindako praxia da, hainbat diziplina artistikotako hizkuntzak konbinatzen dituena. “Nire obra sortzeko erabili ohi ditudan lengoaiekin: argazkia, marrazkia, pintura, eskultura, ekintzak, esku-hartzeak, soinua, argia, obra grafikoa. Oraingo honetan, guztiek elkarren artean eragiten dute, eta nire ibilbide artistiko pertsonalaren hainbat etaparekin lotutako hainbat erreferente kontzeptual eta plastiko konbinatzen dira", azaldu du artistak.