Euskarazko literatura sortzeko 'Ignacio Aldecoa Beka' deialdia - kulturaraba
Euskarazko literatura sortzeko 'Ignacio Aldecoa Beka' deialdia
Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak "Ignacio Aldecoa Beka" izeneko bekaren deialdia egiten du. Beka honen helburua euskarazko literatur sorkuntza sustatzea da, ipuin literarioaren modalitatean.
Beka hau jaso nahi dutenek 10 eta 25 orrialde arteko ipuin bat aurkeztu beharko dute, originala, argitaragabea eta jatorriz euskaraz idatzia. Horrez gain, ipuin bilduma bat idazteko proiektua ere aurkeztu behar da.
Bekaren diru kopurua
8.000 euro.
Aurkezteko epea
2024ko apirilaren 8ra arte.
José Ignacio de Aldecoa Isasi Gasteizen jaio zen, 1925ean. Haren idazle talentua eleberri eta ipuinetan garatu zen erabat. Kritikaren Saria jaso zuen 1958an eta garrantzi handia izan zuen Espainiako 50eko hamarkadako narrazioaren errealismo berriaren testuinguruan.