Arte eszenikoen ikuskizuna: LATAS. - kulturaraba
Teatro
Teatro
Cultura
Arte eszenikoen ikuskizuna: LATAS.
Ekitaldi hau San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako programazioaren parte da.
D 'Click konpainiak LATAS ikuskizuna aurkeztuko digu Probintzia plazan.
Ekitaldi hau EKO - Pyrénées de Cirque proiektuaren barruan dago, espazio ireki eta publikoetan zirku garaikidea bultzatzen jarraitzen baitu.

Ikuskizunaren sipnosia:
Gizakia ederra da zuzena, eroa, samurra, basatia denean, baina batez ere bestearen beharra duenean. Animaliaren eta gizakiaren arteko oreka, alferrikakoaren eta ederraren arteko dantza. Hiru pertsonaiek oraina eraikitzen eta suntsitzen dute, asperdurari aurre egitea beste helbururik gabe. Hainbeste ezagutzen dute elkar, ez dute hitz egin behar. Zerbait gertatu den mundu batean bizi dira, baina ez dakigu zer gertatu den. Laten barruan horren pixka bat bilatzen dute, partekatzean biderkatu egiten dena. Edozein pentsamenduren aurrean axolagabe jokatzeko gonbidapena. Zorion partekatuko une bat, oin bat mundu honetan duena, eta bestea denborarik gabeko lur batean.

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2026
Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin. Tradizioa, kultura, musika eta publiko guztientzako jarduerak uztartzen dituen askotariko proposamen anitza dute.
Kontsultatu hemen 2026ko Arabako Jaien egitarau osoa.

2026/04/29
20:00
Probitzia plaza
Gasteiz

