ERAKUSKETA. Etorkizunera konektatuta: trantsizio energetikoa. - kulturaraba
Exposición
Destacado
Etorkizunera konektatuta: trantsizio energetikoa. Redeia

Ikusgai dago Amarika Aretoan "Etorkizunera konektatuta: trantsizio energetikoa” erakusketa. Red Eléctrica-ren erakunde nagusia den Redeiaren erakusketa ibiltari horrek energia trantsizioari buruzko ezagutza sustatu nahi du, baita kontsumitzaileek, etorkizuneko energia ereduaren benetako protagonistek, hartan duten eginkizun aktiboa bultzatu ere.
Esperientzia interaktibo eta pedagogiko horren bidez, familiek, ikasleek eta, oro har, jendeak, elektrizitateaz, argiaren ibilbideaz, energia trantsizioaz eta 2030 Agendako jasangarritasun konpromisoez gozatu eta ikasi ahal izango dute jolasen eta esperimentuen bidez. Gainera, kontsumitzaileek etorkizunean eginkizun aktiboa izango dutela aditzera eman nahi du erakusketak.
Erakusketa guneak zenbait fase erakusten ditu, ikuspegi analogiko eta digitalaren bidez, eta bisitaria zenbait probaren protagonista bihurtzen da: jolasak, esperimentuak, baita escape room bat ere. Era horretan, parte hartzaileek herrialdea bizitzen ari den bi eraldaketa handien funtsezko gakoak ezagutuko dituzte: trantsizio ekologikoa eta digitalizazioaren hedapena.
Madril, Kanaria Handia, Tenerife, Granada eta Valladolidetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera adin guztietako jendearentzako erakusketa hori, eta hiri horietan 211.000 pertsona baino gehiagok ikusi dute.
Ekainaren 6ra arte
Amárica Aretoa
Amarica plaza, 4, 01005
Gasteiz