null Antzerkia eskolan

Antzerkia eskolan

Teatro llega a la escuela

“Antzerkia eskolan” arte eszenikoen programa bat da, irakaskuntza eremuaren bitartez kultura demokratizatzeko asmoa duena, Arabako haur guztiek sorkuntza esperientzia ezagutu ahal izan dezaten Teatro Paraíso-k prestatutako eta gure lurraldeko hainbat ikastegi eta kulturagunetan antzeztutako ikuskizunak direla medio.

Antzerki proiektu pedagogikoa, haurrak arte eszenikoetara hurbiltzen dituena.

“Antzerkia eskolan” arte eszenikoen programa bat da, irakaskuntza eremuaren bitartez kultura demokratizatzeko asmoa duena, Arabako haur guztiek sorkuntza esperientzia ezagutu ahal izan dezaten Teatro Paraíso-k prestatutako eta gure lurraldeko hainbat ikastegi eta kulturagunetan antzeztutako ikuskizunak direla medio. Kultura eta hezkuntza proiektu hau haurrentzako ez ezik, beraien familia eta irakasleentzako ere bada, horien konplizitatea eta inplikazioa garrantzi handikoak baitira aurrera eramateko.

 

Estatu mailako erreferentea

Arabako Foru Aldundiak babestutako eta Teatro Paraíso-k asmatutako programa dagoeneko klasiko bat da, 30 edizio baino gehiago burutu baitira, eta Estatu mailako erreferente bat ikusleak sortu eta gaitzearen esparruan.

“Antzerkia eskolan” programaren edizio bakoitzak arte hezkuntza eta gaikuntzaren alderdi desberdinetara bideratu du arretagunea: kooperatibismoa, irudiak, jakingura edo “adimena” , hori gabe ezinezkoa baita sormena iratzartzea.

 

Elkarlanak

Halaber, proiektu eta erakunde askorekin elkarlanean aritu da urte hauetan. Esate baterako, bere hogeita hamabigarren edizioan, kanpaina honek Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuarekin lankidetzan jardun zuen, Arabako ikastegietan kooperatibismoa bultzatuz, “Kooperarock” proiektuaren bitartez. Horretan Mondragón Unibertsitateak eta LANKIk ere parte hartu zuten.

Halaber, “Antzerkia eskolan”, beste 11 bazkiderekin batera, partaide izan da MIGAP (Mind the gap) proiektu europarrean “Hezkuntza eta kultura eskuratzeko bidea Pirinio inguruko lurraldean gaitasunak sortzeko”. Hainbat herrialdetako eragileen arteko lankidetzarako proiektu bat da, POCTEFA 2014-2020 programaren barruan kokatzen dena.

“Mind the gap” Londresko metroan erabiltzen den esaldi bat da, bidaiariei ohartarazteko hutsune bat dagoela nasaren eta tren bagoiaren artean, horretara sartu edo hartatik irteterakoan. Kasu honetan, landa zonen eta hiri zonen artean kultura garapenaren aldetik dagoen desberdintasuna adierazi nahi du, horrek dakarren arriskuaz ohartaraziz. Proiektuaren asmoa da lurralde desberdintasun horiek arintzea landa ingurunean egindako antzerki emanaldien bidez, zeinek posible egin baitituzte ikusleak gaitzeko kalitatezko ekintzak.