Dirulaguntza deialdia, Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten, 2025ko ekitaldian. - kulturaraba
Dirulaguntza deialdia, Arabako eta Trebiñuko enklabeko udalek eta kuadrillek eurek sustatutako kultura ekimenak gauza ditzaten, 2025ko ekitaldian.

Deialdiaren xedea da dirulaguntzak ematea, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean 2025ko ekitaldian udalek eta kuadrillek (Gasteizko Udalak eta hura parte den kuadrillak izan ezik) sustatutako kultura ekimenak garatzeko .
Bi dirulaguntza modalitate ezartzen dira:
• 1. modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 eurokoa edo gutxiagokoa duten kultura-proiektuak (diru-zuzkidura: 25.000 euro).
• 2. modalitatea: diruz lagundu daitekeen aurrekontua 5.500 euro baino gehiagokoa eta 20.000 euro baino gutxiagokoa duten kultura proiektuak (diru-zuzkidura: 60.000 euro).
Erakunde eskatzaileek proiektu bakarra aurkeztu dezakete, eta bi modalitateetako bat aukeratu behar dute aurkezteko.
Laguntzak norgehiagoka bidez emango dira.
Eskaerak egiteko epea: 2025ko urtarrilaren 13etik 31ra.