null Kultura Sailak AFAren 2019ko literatur sariak ebatzi ditu; 1400 parte hartzaile izan dira, iaz izandakoen bikoitza

Kultura Sailak AFAren 2019ko literatur sariak ebatzi ditu; 1400 parte hartzaile izan dira, iaz izandakoen bikoitza

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2019ko literatur sariak ebatzi ditu. Antonio Tocornal Blancok eta Maite Arruti Arakistainek irabazi dituzte XLVIII. Ignacio Aldecoa ipuin laburren lehiaketako gaztelaniazko eta euskarazko sariak, hurrenez hurren. Juan Carlos Castelló Meliák eta Oskar Gaztelu Bilbaok eskuratu dituzte XXXI. Becerro Bengoa saiakera lehiaketako sariak, eta Jesús Aguilar Marinak eta Iñaki Odriozola Susaetak, berriz, XXX. Ernestina Champourcín poesia lehiaketakoak.

Aurten, iaz izandako parte hartzaileen bikoitza izan da (627 iaz, 1.401 aurten), lehen aldiz Internet bidez aurkeztu ahal izan baitira lanak. Sariak banatzeko gala egingo da 2020ko lehenengo hiruhilekoan, sariketei ikusgarritasun handiagoa emateko.

Prentsa oharra