null Arabako Lurralde Historikoan hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzak, 2023. urteko deialdia.

Arabako Lurralde Historikoan hiriguneetatik kanpoko eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzak, 2023. urteko deialdia.

Hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak gauzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2022. urteko deialdia

Deialdiaren xedea

Deialdi honen dirulaguntzen helburuak honako hauek dira:

a) Kultura jarduera, sorkuntza, praktikak eta prozesu garaikideak sustatzea, komunitateekin eta komunitate horien gizarte-, lurralde- eta kultura-testuinguru espezifikoekin lotura estuan, eta landa ingurunerako kontakizun, imajinario, irudikapen, estetika, balio eta jarrera berriak eraikitzen laguntzea, mundu garaikideak planteatzen dituen erronken testuinguruan, bai eta, orainarekin elkarrizketan, ondarea, ezagutza eta jakintza tradizionalak balioestea ere.

b) Landa ingurunean jarduten duten kultura eta sormen sektoreen eta eragileen dinamizazioa, modernizazioa eta berrikuntza sustatzea, enplegua sortzen, profesionalizatzen eta tokiko, eskualdeko eta nazioko sare profesionalak sortzen lagunduz, bai eta sektore horietan genero berdintasuna lortzen laguntzea ere.

c)   Inklusioa sustatzea eta herritarren parte hartze aktiboa sustatzea kultura jardueran, parte hartze demokratikorako, ongizaterako, osasunerako eta gizarte eta lurralde kohesiorako tresna gisa, arreta berezia jarriz genero berdintasuneko eta gazteen partaidetzarako estrategiak txertatzeari eta ikastetxeekin lankidetzan aritzeari.

d)  Kultura aniztasuna bultzatzea, bai eta elkarrizketa eta landa-hiri trukea ere.

e)  Kulturak garapen jasangarriko helburuei egiten dien ekarpena bultzatzea, bereziki ingurumen jasangarritasunari lotutakoei.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Arabako lurraldeko kultura ekosistemari ekarpen garrantzitsua eta esanguratsua egiten dioten proiektuak eta jarduerak lagundu ahal izango dira diruz.

Bereziki, jarduera hauek finantzatuko dira:

a) Ekitaldi edo ikuskizun artistiko edo kulturalak, jaialdiak, erakusketak eta antzeko beste kultura jarduera batzuk eremu hauen barruan: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezko arteak, antzerkia, dantza, zirkua, musika, literatura eta hitza, arkitektura, diseinua eta eskulangintza, diziplina anitzeko arte jarduerak eta kultura eta arteak zientziarekin eta/edo jakintza tradizionalekin lotzen dituztenak.

b)  Eragile anitzeko parte hartzearen bidez –ideien laborategiak, proiektuen prototipoak, diziplinarteko ekimenak edo aliantza transektorialak– esperimentazioa, ikerketa eta kultura berrikuntza bultzatzen dituzten eta lurraldean zehaztapen praktikoa duten proiektuak.

c)   Ondare immateriala, kultura eta praktika garaikideekin lotuta.

d)  Arte eta kultura arloetako hezkuntza, transferentzia eta bitartekaritza jarduerak, teknologia berrien erabilera barne.

 Laguntzak landa ingurunean garatzen diren kultura proiektuak eta jarduerak finantzatzeko erabiliko dira.  Dirulaguntza eskaeraren xede diren proiektuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean garatu beharko dira.

Honako jarduketa hauek ez dira diruz lagunduko:

a) Nekazaritzako eta eskulangintzako azokak.

b) Lehiaketa eta jarduera gastronomikoak.

c) Sexuagatik diskriminatzen duten jarduerak edo proiektuak.

d) Kultura sustapenarekin eta hedapenarekin zuzenean bat ez datozen ikasketa bidaiak, txangoak, bidaiak eta bisitak.

e) Aisialdiko eta/edo entretenimenduko jarduerek, jolas eta jai jarduerek, kirol jarduerek eta gizarte eta osasun jarduerek eragindako gastuak.

Erakunde eskatzaileek programa bakarra aurkeztu ahal izango dute, eta programa horren aurrekontu lagungarria 31.250 euro izango da gutxienez. Eskatzaileko programa bat baino gehiago aurkezteak automatikoki ekarriko luke egoera horrekin identifikatutako eskaera guztiak atzera botatz.

Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa betetzea (DNSH printzipioa - Do No Significant Harm).

Eskaerak egiteko epea: 2023ko maiatzaren 30etik ekainaren 4ra arte.

Informazio guztia.

Teletramitazioa egoitzan elektronikoan: Hirikoak ez diren eremuetan kultura-eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko dirulaguntzak - egoitza (araba.eus)

Oinarriak: ALHAO 2023/5/29

2023 deialdiaren laburpena:

 

AURREKO EDIZIOAK

Hirikoak ez diren eremuetan kultura eskaintza zabaltzeko eta dibertsifikatzeko  gauzatzeko dirulaguntzak  - 2022. urteko deialdia

2022an irailean ere egin zen deialdi hau, guztizko zenbateko berarekin.  2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean Arabako landa-ingurunean garatutako kultura-proiektu eta -jardueretarako. Eskatzeko epea 2022ko urriaren 7an amaitzen zen.

Ikusi 2022ko deialdiaren oinarriak

Laburpena - 2022

De todas las solicitudes recibidas, fueron tres los proyectos culturales aprobados, uno por cada modalidad:

. modalitatea. Irabazteko xedea duten erakunde pribatuak eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari atxikitako profesionalak.

- 2. modalitatea. Irabazteko xederik gabeko erakunde pribatuak

- 3.modalitatea.

  • 1. modalitatea - Irabazteko xedea duten erakunde pribatuak eta Langile Autonomoen Araubide Bereziari atxikitako profesionalak. - Ebazpena

39.907.40 €-rekin lagundutako kultur proiektua Naturaren Sekretua - Teatro Panta Rhei izan zen. Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.

 

  • 2. modalitatea. Irabazteko xederik gabeko erakunde pribatuak- Ebazpena

26.196€-rekin lagundutako kultur proiektua  HUNKITU ARTE elakartearen NAZIOARTEKO POESIA JAIALDIA izan zen. Proiektuari buruzko informazio gehiago hemen.

 

  • 3. modalitatea. - Arabako toki erakundeak eta erakunde publikoak,- Ebazpena

Toki erakundeen kasuan, 25.000 euro eman zitzaizkion Zuiako Udalari Jugatxi. Basoaren Argi Printza programarako, alegia, landa ingurunean eta naturan kultura eta arte alorreko sorkuntzarako proiekturako.