Gastronomia Lehiaketak Arabako Jaiak - kulturaraba
Concurso
Feria
Otros
Gastronomia Lehiaketak Arabako Jaiak 2026
Boilur Arabako Elkarte Gastronomikoen Federazioak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, urtero bezala, ohiko Gastronomia Lehiaketak antolatuko ditu, San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak direla eta.
Aurten, Arabako ohiko plateren lehiaketak 59. edizioa izango du. Urtero bezala, elkarte gastronomikoetako kideek plater tipikoekin parte hartuko dute, guztiak ere kalitate handiko Arabako produktuekin prestatuak. Perretxikoak ere ez dira faltako, arabarrek hain maite dituzten jai hauen ikur baitira.

Gainera, Arabako Errioxako ardoa dastatzearen lehiaketaren 55. edizioa ere egingo da Probintzia plazan. Parte hartzaileek hainbat ardo dastatu beharko dituzte eta Arabako zein herritakoak diren eta bakoitzak duen alkohol maila zein den igarri beharko dute.

Programa
10:00 Arabako plater tipikoen LIX. lehiaketa.
11:00 Arabako Errioxako ardo dastatzearen LV. lehiaketa.
12:00 Txistorraren pintxoak banatuko dira.
13:30 Gastronomia lehiaketen sari banaketa.

Halaber, Arabako Fanfarre Egunaren 40. edizioa dela eta, fanfarreen kontzentrazioak Probintzia plaza alaituko du.
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2026
Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin. Tradizioa, kultura, musika eta publiko guztientzako jarduerak uztartzen dituen askotariko proposamen anitza dute.
Kontsultatu hemen 2026ko Arabako Jaien egitarau osoa.

2026/04/25
10:00
Probintzia plaza
Gasteiz

