Concurso

Aire zabaleko pintura azkarraren 2026ko Arabako jaietako XXXI. lehiaketaren deialdia

Aire zabaleko pintura azkarraren Arabako jaietako XXIX. lehiaketaren deialdia

Lehiaketaren egunean bertan, 2026ko maiatzaren 1ean, eman ahal izango da izena, 09:00etatik 10:00etara, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko harrera zentroan, eta bertara eraman beharko dira euskarriak, zigilua jartzeko. Euskarriak zurrunak eta bete gabeak izan behar dira. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango du.

Estiloa eta teknika  libreak izango dira; gaiak, berriz, Santutegiko inguruarekin edo monumentu multzoarekin izan beharko du zerikusia. Lanak maiatzaren 1eko 13:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dira, izenpetu gabe, Santutegiko Harrera Zentroan.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak lehiaketaren egunean egongo dira ikusgai, 14:00etatik 16:00etara, Estibalizko Andra Mariaren gunean, antolatzaileen ustez egokiena den lekuan.

Sariak banatzeko ekitaldia lehiaketaren egun berean egingo da 16:00ean, Estibalizko Andra Mariaren Santutegiko Harrera Zentroan.

Sari hauek ezarri dira:

  • Lehenengo saria….………………1000 euro
  • Bigarren saria.................…………..500 euro
  • Hirugarren saria..........…………….350 euro
  • Laugarren saria, haur modalitatekoa, 16 urte baino gutxiagokoentzat da. Saria 150 euroko opari-txartel bat izango da, Elkarreko dendetan truka daitekeena, urtebeteko balioarekin.

Sariek dagokien atxikipena izango dute.

Saritutako lanak Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren esku geratuko dira, eta egileek haien gaineko jabetza eskubidea galduko dute.

 

Ondoko oinarriak betetzen dituzten pertsonek parte har dezakete.

 

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2026

Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko  dira Estibalizko erromeriarekin. Tradizioa, kultura, musika eta publiko guztientzako jarduerak uztartzen dituen askotariko proposamen anitza dute. 

Kontsultatu hemen 2026ko Arabako Jaien egitarau osoa.

Datak

2026/05/01

Ordutegia

9:00 - 17:00

Tokia

Estibaliz

Prezioa

Doan