null Ignacio Aldecoa Ipuin Literarioaren Nazioarteko Sariaren 53. edizioaren oinarriak argitaratu dira

“Premio Ignacio Aldecoa" gaztelaniazko ipuin lehiaketa

“Premio Ignacio Aldecoa” gaztelaniazko ipuin lehiaketa

Arabako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Sailak Ignacio Aldecoa gastelaniazko ipuin lehiaketaren 53. Ediziorako deia egiten du.

Lanen ezaugarriak

Parte-hartzaileek gaztelaniaz idatzitako ipuin-bilduma aurkeztu beharko dute, gutxienez 20.000 hitzekoa, eta horien artean bat aukeratu beharko dute lehiaketarako. Ipuinek originalak, argitaragabeak eta aurretik beste edozein lehiaketa edo lehiaketatan sarituak izan ez direnak izan beharko dute. Epaimahaiak, zalantzarik izanez gero, bilduma aztertu ahal izango du erabakia hartzeko.

Hartzaileak

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute deialdi hau ALHAOn argitaratzen den egunean 16 urte bete dituzten pertsona fisikoek, haien nazionalitatea edo bizilekua edozein izanda ere.

Hizkuntza modalitateak

Bi hizkuntza modalitate ezarri dira: euskara eta gaztelania. Lan bakoitza bi modalitate hauetako bakar batera baino ezin daiteke aurkeztu.

Diru zuzkidura

Irabazleak 12.000 €-ko saria jasoko du.

Aurkezteko epea

Aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 8an amaituko da.

Lanak aurkeztea

“Premio Ignacio Aldecoa” ipuin lehiaketa gaztelaniaz - Egoitza

 


José Ignacio de Aldecoa Isasi  Gasteizen jaio zen, 1925ean. Haren idazle talentua eleberri eta ipuinetan garatu zen erabat. Kritikaren Saria jaso zuen 1958an eta garrantzi handia izan zuen Espainiako 50eko hamarkadako narrazioaren errealismo berriaren testuinguruan.