Aiala Lucero Ibisate izan da Arabako Jaiak 2026 iragartzeko kartelaren lehiaketaren irabazlea - kulturaraba
Aiala Lucero Ibisate izan da Arabako Jaiak 2026 iragartzeko kartelaren lehiaketaren irabazlea

Aiala Lucero Ibisate izan da Arabako Jaiak 2026 iragartzeko kartelaren lehiaketaren irabazlea
Sei finalisten artean hautatu dute bere proposamenagatik: Erroak eta Poza: Arabako Jaiak 2026
Aitziber Raya Puertas izan da Gazte kategoriako irabazle, "Lurra Esnatzen" kartelarekin
Aiala Lucero Ibisate diseinatzaile grafikoak, Gasteizen bizi denak, irabazi du 2026ko Arabako jaiak iragartzeko kartelaren lehiaketa.
Halaxe iragarri du gaur Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak irabazlea bertan zegoela. Adierazi duenez, "lehiaketa arrakastatsua izan da ereduagatik, parte hartzaile kopuruagatik eta lan finalisten kalitateagatik.
29 parte hartzaile aurkeztu dira lehiaketara: 18 emakume eta 11 gizon. Jatorriari dagokionez, 13 arabarrak ziren, 9 Euskal Herriko beste probintzia batzuetakoak eta 7 Estatuko gainerako tokietakoak.
Kategoria orokorra
Kategoria orokorra bi fasetan egituratzen da:
Lehenengoa, hautagaitzak dosier bidez aurkeztea. 3-5 lan izan behar zituen, eta haietatik gutxienez 2 kartelak izan behar ziren, azken artearen kalitatea eta pertsonaren ilustrazio laneko estiloa edo gaitasunak baloratu ahal izateko, "ordaindu gabeko sorkuntza ahalegina egin aurretik, diseinuko agenteek eskatzen duten bezala".
Jasotako dosierren balorazioa egin ondoren, epaimahai profesional batek bost hautagai finalista hautatu zituen, eta "Gazte" kategoriako finalista irabazleari gehitu zitzaizkion. Guztiei eskatu zitzaien kartel proposamen bat egiteko.
Hauek izan dira sei finalistak:
• Maite Gurrutxaga Otamendi, (Amezketa, Gipuzkoa)
• Janire Orduna Díaz, Bilbao (Bizkaia)
• Aitziber Raya Puertas, Derio (Bizkaia)
• Ania Lucero Ibisate, Vitoria-Gasteiz (Araba)
• Aiala Lucero Ibisate, Vitoria-Gasteiz (Araba)
• Andrea Decorlati, Vitoria-Gasteiz (Araba)
Bigarren fasean, epaimahaiak era anonimoan aurkeztutako sei proposamenak ebaluatu zituen, kalitatearen, originaltasunaren, sormenaren eta komunikazio gaitasunaren irizpideetan oinarrituta.
Finalista horietako bakoitzak 350 euro jasoko ditu bere lanagatik. Hautagai irabazleak, gainera,1.400 euroko saria jasoko ditu; 1.750 euro, guztira.
Gazte kategoria
Gazte kategoria duela hiru urte jarri zen abian eta diseinuari eta/edo arteari lotutako ikasketak egiten ari diren 25 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago, sortzaile gazteen parte hartzea sustatzeko.
Kategoria honetan, parte hartzaileek kartel proposamen argitaragabe bat aurkeztu behar zuten, aldez aurretik saritu gabea eta norberak egina.
Horrela, Aitziber Raya Puertas bizkaitarra, Derion jaioa, "Lurra Esnatzen" kartelarekin izan da irabazlea. EHUko Sorkuntza eta Diseinuko graduko ikaslea da, eta txikitatik marrazteko eta istorioak sortzeko interes handia erakutsi du. Bere kartelean, jaietako elementu adierazgarrienetako batzuk ikuspegi natural batetik islatu nahi ditu egileak, informazioa konposizioaren erdigunean jarriz eta diseinatu duen ikus-ingurunearekin integratuz. Kategoria horren irabazle zenez, bere hautagaitza zuzenean finalista bihurtu zen kategoria orokorrean.

Kategoria orokorra
Kategoria orokorra bi fasetan egituratzen da:
Lehenengoa, hautagaitzak dosier bidez aurkeztea. 3-5 lan izan behar zituen, eta haietatik gutxienez 2 kartelak izan behar ziren, azken artearen kalitatea eta pertsonaren ilustrazio laneko estiloa edo gaitasunak baloratu ahal izateko, "ordaindu gabeko sorkuntza ahalegina egin aurretik, diseinuko agenteek eskatzen duten bezala".
Jasotako dosierren balorazioa egin ondoren, epaimahai profesional batek bost hautagai finalista hautatu zituen, eta "Gazte" kategoriako finalista irabazleari gehitu zitzaizkion. Guztiei eskatu zitzaien kartel proposamen bat egiteko.
Hauek izan dira sei finalistak:
• Maite Gurrutxaga Otamendi, (Amezketa, Gipuzkoa)
• Janire Orduna Díaz, Bilbao (Bizkaia)
• Aitziber Raya Puertas, Derio (Bizkaia)
• Ania Lucero Ibisate, Vitoria-Gasteiz (Araba)
• Aiala Lucero Ibisate, Vitoria-Gasteiz (Araba)
• Andrea Decorlati, Vitoria-Gasteiz (Araba)
Bigarren fasean, epaimahaiak era anonimoan aurkeztutako sei proposamenak ebaluatu zituen, kalitatearen, originaltasunaren, sormenaren eta komunikazio gaitasunaren irizpideetan oinarrituta.
Finalista horietako bakoitzak 350 euro jasoko ditu bere lanagatik. Hautagai irabazleak, gainera,1.400 euroko saria jasoko ditu; 1.750 euro, guztira.
Kartel irabazlea
Izenburua: Erroak eta Poza: Arabako Jaiak 2026/Raíces y Alegría: Fiestas de Álava 2026

Aiala Lucero Ibisate

Aiala Lucero Ibisate diseinatzaile grafikoa da, eta Gasteizen bizi da.
Bere ibilbidean zehar, profil anitza garatu du, eta horri esker diseinuaren ikuspegi zabal eta moldakorra lortu du, nortasun bisualean, eduki sorkuntzan eta argazkigintzan dituen trebetasunak indartuz.
2018an, BIGA Avant Wear proiektua bultzatu zuen, bere ahizpa Ania Lucerorekin batera sortutako arropa jasangarriaren marka.
Bere lanik berrienak ehungintzan oinarritzen dira, eta arlo horretan batzen ditu bere interes nagusiak: moda eta diseinua, betiere sorkuntzarako bokazio argia eta proiektu berrietara irekia mantenduz.
ARGIBIDE GEHIAGO
-
ALHAO - 2025ko abenduak 10
HISTORIA ETA OIHARTZUNA
Kartel lehiaketa historikoa da eta tradizio handikoa lurraldeko diseinatzaileen artean.
San Prudentzioren eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko jaiak apirilaren 28an eta maiatzaren 1ean ospatzen dira, eta ohikoak izaten dira barraskiloak, perretxikoak, Armentiako zelaira joatea eta ospakizuna girotzen duten danbor hotsak.
Pandemia urteak gorabehera, lehiaketa egoerari aurre egiten saiatu da, eta mantendu egin da, festaren ekitaldi tradizionaletako asko mugatuta egon diren arren.
Danborren eta upelen soinua entzunarazten duen San Prudentzioren omenezko erretretaren tradizioarekin pareka daiteke lehiaketa, edo Arabako hiriburuan, Gasteizen, Probintzia Plazan dagoen Foru Aldundiaren eraikineko balkoian jotzen dituzten tronpetekin. Ekitaldi hori telebista bidez ikusteko aukera izaten da, eta herritar askok ikusi ohi dute.
AURREKO DEIALDIAK
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2025
Naiara Errasti Otaño (Eskoriatza, Gipuzkoa), 20 urtetik gorako esperientzia duen diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea eta Arabako Mooneki estudioaren sortzailea, izan zen San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2025eko Arabako Jaiak iragartzeko lehiaketa irabazi zuen kartelaren egilea.
Kartel iragarlea: Araba, jaia has dadila!

Kartelaren konposizioan diseinu kolorista eta sinbolikoa nabarmentzen da, eta kartelaren erdian dagoen tronpeta jotzailearen irudia da protagonista. Irudi hori forma geometrikoekin eta lerro dinamikoekin osatuta dago, eta San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren omenezko jaien hasiera iragartzen duen pertsonaia bereizgarri eta ezagunenetako bat da.
Tronpeta jotzailearen aurpegiak danborrada tradizionalari keinu egiten dio. Aurpegiaren erdian danbor gorri batek sudurraren tokia hartzen du, eta festaren erritmoaren indarra eta bizitasuna iradokitzen ditu. Bi eskuk konposizioa zeharkatzen duten makilei eusten diete. Banderen eta jantzi tipikoen koloreekin apainduta daude, eta Arabako ospakizun horien aniztasuna eta kultura aberastasuna erakusten dute. Goiko aldean, tronpeta jotzaileak txapel berde bat darama, eta bertan San Prudentzioren Basilika, hango zelaiak eta Estibalizko Andra Mariaren Basilika ageri dira, irudiaren barruan Arabako paisaia eta ondarea txertatuz. Gainerako elementu grafikoek forma eta kolore biziak dituzte, eta jaien esentzia irudikatzen eta haien ezaugarri diren energia, poza eta herri giroa transmititzen dituzte.
Eskuz egindako tipografia organiko eta adierazkorrak, euskaraz zein gaztelaniaz, ekitaldiaren hurbiltasuna eta izaera herrikoia indartzen ditu. Obra diseinu digitalaren bidez egin da, eta paper zimurtua simulatzen duen testura gehitu zaio, tradizioa hizkuntza grafiko garaikidearekin lotzen duen artisau efektua emanez.
Eta Jugatx Gómez Guinea izan zen "Gazte" kategoriako irabazlea, "Erritmoa ez da etentzen" proposamenarekin.

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2024
Laura Cancho López (2004, Arrigorriaga, Bizkaia), Gasteizko IDarteko ikaslea, da San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2024ko Arabako Jaiak iragartzeko lehiaketa irabazi zuen kartelaren egilea.
Kartel irabazle hori da "Gazte" kategorian aukeratu zutena ere.
Laura Cancho López - Lanaren izenburua: Zirriparra Armentian
· Obraren deskribapena: "Kartelak San Prudentzio basilika erakusten du, eta hainbat pertsonaia haren inguruan interakzioan, konposizio triangeluar, dinamiko eta orekatu batean. Jaietan egiten diren jarduerarik ohikoenak modu dinamikoan bildu nahi izan ditut. Jarduera horiek agertzen diren pertsona bakoitzarengan ikus daitezke, zeinak gozatzen eta une on bat igarotzen ari baitira. Herritarrez gain, barraskilo talde batek ere badu protagonismoa; eraikinaren hormetan eta teilatuetan gora egiten dute, jaien hasiera iragartzen duen tronpeta jotzaileetako batek erakarrita. Eta ezin ziren perretxikoak falta: basilikaren barrualdetik ziztu bizian ateratzen dira."

· Erabilitako teknikaren deskribapena: "Ilustrazio bektorialaren teknika erabili dut, diseinu lauaren estiloari jarraituz, zeina hiru dimentsioko ilusioa bi dimentsioko ilustrazioen bidez sortzean baitatza. Kasu honetan, itzalak erabiliz lortzen da hirudimentsiokotasuna. Lehendabizi, zenbait pertsonaiaren zirriborroak egin nituen eskuz, eta gero digitalizatu egin nituen, guztiei kolore paleta eta ingerada berbera gehituz. Trazuak arinak eta organikoak izatea nahi nuen, konposizioari dinamismo handiagoa emateko, eta hori bera aplikatu nion testuari, mugimendua transmiti zezan eta estilo grafiko bera izan zezan."
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2023
Maider Leturiaga Angoitia, Gasteizen jaioa baina Zarautzen bizi dena, izan da San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren 2023ko Arabako Jaiak iragartzeko lehiaketa irabazi duen azken kartelaren egilea. Maider, freelance diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea, Gasteizen egiten den Mazoka, Marrazki eta Ilustrazio Azokaren azken edizioan saria jaso zuen ere. BekaIkaslea eman zitzaion.

Egilearen beraren hitzetan: "kartelaren Festara! izenburuak dioen bezala, Arabako herritarrei dei egin nahi zaie San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren jaietan parte hartzeko.Kontuan hartuta egun horietan askotariko ekitaldiak eta ohiturak daudela, jai egunaren ezaugarri nagusiak jaso eta aniztasun horren dinamismoa adierazi nahi izan dut; izan ere, festa hori hirigunean zein kanpoaldean bizi ohi da. Hori dela eta, egun horietako protagonista nagusiak modu fantastikoan agertzen dira mugimenduan, denak batera jairako bidean, eta festa koloretsuaren gonbita zabaltzen zaie herritarrei”.
Kategori berria: GAZTE
Berritasun gisa, 2023an sari finalistetako bat GAZTE kategoriari egokitu zaio Kategoria berri horretakoak izan dira arteekin eta/edo diseinuarekin lotutako ikasketa ofizialak egin dituztenak edo egiten ari diren 25 urtetik beherakoa. Helburua diseinatzaile gazteenak lehiaketetara aurkeztera animatzea izan zen.
Gazte lehiaketaren lehen edizio honetan, 23 urteko Paula Páez Carasa arabarra izan zen irabazlea, "Santuaren merienda" izeneko kartelarekin.

Maider Leturiagak 1.250 €-ko saria lortu zuen Paula Paezek eta beste 2 finalistek 250 €-ko saria lortu zuten.
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2022
Cristóbal Aguiló Domínguez (Bromley Kent-en, Ingalaterran, jaioa eta Cartagenan, Murtzian, bizi dena) izan zen 2022ko San Prudentzioko eta Estibalizko Andre Mariaren Arabako jaiak iragartzeko kartel lehiaketaren irabazlea

Bost finalisten artean hautatu zuten plastilina teknikarekin egindako obra.
Honela deskribatu zuen irabazleak bere kartela: “Kartelean jaietako ekitaldi tipikoen eta ekitaldi aipagarrienen aniztasuna irudikatzen saiatu naiz. Ziur nago gauzaren bat ahaztu zaidala, ezinezkoa baita dena jasotzea, baina helburua zen egun horietako ospakizunen poza islatuko zuen lan dibertigarria sortzea. Horregatik, gauzak pasatzen diren kartel bat da, eta keinu eta bihurrikeria maleziagabez beteta dago (erretreta, danborradak, txistulariak, debozioa, gozoki tipikoak, herri kirolak), eta ikuspegi desberdin eta dibertigarria du, baina nahiago dut jendea pixkanaka konturatzea kartela behatzean. Hori bai, kontuz barraskiloekin”.
Irabazleak 1.300 €-ko saria lortu zuen. Irabazi ez zuten 4 finalistek 300 €-ko saria lortu zuten.
(Iturria: Prentsa-oharra)
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren kartel lehiaketa 2020
2020an, Naiara Errasti diseinatzaileak aurkeztutako kartela izan zen lehiaketaren irabazlea.

Epaimahaiak honako hau nabarmendu zuen: ”Jaiekin loturiko elementuak (Estibaliz, Armentia, erretreta) erabili ditu modu berritzailean eta estereotipoetatik at. Jaiekin zerikusia duten irudiak ez dira bisualki oharkabean igarotzen. Berritzailea da bai kolorearen erabilera, bai irudien erabilera, bi dimentsioko lan laua osatu baitu”.
Irabazleak 1.300 €-ko saria lortu zuen.
Estibalizko San Prudentzio eta Andre Mariaren kartel lehiaketa 2019
2019an, Dani Urracak lehiaketara aurkeztutakoa izan zen kartel irabazlea.

Bertan, epaimahaiak erromeriaren ohiko itxura hartu zuen kontuan, eta Estibalizko Santutegiko eta Armentiako Basilikako irudiak batu zituen. Gogoratu euskal kostunbrismoaren pinturaren bat edo beste. Komikiaren hizkuntza elementu dibertigarri gisa sartzen du. Azkenik, euskal tipografia bat konpentsatzen du kapela edo txapela formako bere apurrekin.
Irabazleak 1.000 €-ko saria lortu zuen
(Iturria: Prentsa oharra)