Kontzertua. MUXUTRUK - kulturaraba
Concierto
Música
Kulturaraba
Kontzertua. MUXUTRUK
Ekitaldi hau San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako programazioaren parte da.
MUXUTRUK
Beasaingo erromeria talde hau ahotsez, panderoz, txikitixaz, gitarra elektrikoaz, teklatuaz eta bateriaz osatutako proiektua da. Euskal Herriko plaza eta edozein txoko dantzan jartzeko asmoz.
Euskal musikako hainbat estilo eta taldeen bertsioak jotzen ditu: Korrontzi, Gozategi, Xabi Solano,Huntza, Fermin Muguruza, Hertzainak, Hemendik At, ETS, McOnak, BerriTxarrak, Bulego, SuTaGar, AnjeDuhalde, Urtz, Sorotan Bele eta abar luze bat, abesti herrikoiak eta dantzak ahaztu gabe.

San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2026
Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin. Tradizioa, kultura, musika eta publiko guztientzako jarduerak uztartzen dituen askotariko proposamen anitza dute.
Kontsultatu hemen 2026ko Arabako Jaien egitarau osoa.

2026/04/26
21:00
Arka plaza
Gasteiz
