Kontzertua: KALAKAN - kulturaraba
Otros
Otros
Kontzertua: KALAKAN

Ekitaldi hau San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako programazioaren parte da.
KALAKAN
Talde bat. Hizkuntza bat. Musika bat.
Lehen doinutik giroa emana da. Argia, apainketa neurritsua… arreta guzia hirukoteari eta bereziki bere musikari emana zaio. Eszenaratze soil batean, Kalakanek entzuleak eta musikariak biltzen ditu, musikak emaiten dituen sentsazioen inguruan.
Iraganaz harro eta errespetuz beteak, etorkizunari osoki zuzenduak, haien kultura milenarioaren modernitatea orainean idaztea dute helburu.
XVgarren mendetik gaur egunerainoko kantuak eskeintzen dituzte, haien konpozioei lekua utziz ere. Hori dena « bibrazioan », « emozioan » eta « energian » ezartzeko haien ahotsak eta perkusioak erabiltzen dituzte, mendeetan « garaikideak » izan diren eta izen esoterikoak dituzten hainbat instrumentu tradizionalekin batera : txalaparta, txirula, tobera, pandero, xilintx… gaurko soinu elektroniko indartsuez apainduri.
San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiak 2025
Arabako jaiak apirilaren 24an hasiko dira eta maiatzaren 1ean amaituko dira Estibalizko erromeriarekin. Zortzi jaiegun 2025eko jaietan, programatutako 80 jarduera baino gehiagorekin
Aurten danborradak 50. urteurrena ospatuko du, eta Arabako Foru Aldundiaren Jauregian egiten den erretretak mendeurrena.
Kontsultatu hemen 2025ko Arabako Jaien egitarau osoa.
2025/04/30
21:00
Probintzia plaza
Gasteiz