Komunikatzea konektatzeko: estrategia on batek nola bultza dezakeen zure kultur proiektua - kulturaraba
Komunikatzea konektatzeko: estrategia on batek nola bultza dezakeen zure kultur proiektua
Ekainak 14, 17:00 – 19:00 I Ignacio Aldekoa Kultura Etxean (2.Aretoa, Orisol)
Komunikazio eraginkorra funtsezkoa da edozein kultur proiektu arrakasta izateko. Tailer honetan, komunikazio-estrategia sendo batek zure proiektuaren ikusgarritasuna, irismena eta inpaktua nola hobetu dezakeen aztertuko dugu, baita zure entzuleekin benetan eta zuzenean nola konekta zaitezkeen ere.
Saioan zehar, eremu artistiko-kulturalari lotutako adibide praktikoak eskainiko dira eta, beti bezala, zalantzak partekatzeko gune bat sortuko da.
FORMATZAILEAK
PAUSA MARKETING
Marketin, komunikazio eta diseinuko agentzia arabarra, proiektua eta egiten dutenarekiko pasioa partekatzen duten marketin talde batek osatua, enpresa zein autonomoei 360 zerbitzu eskaintzen diena. Euren zerbitzu guztiak ezagutu itzazu hemen: pausamarketing.eus.