Concierto de SOINUAREN BIDAIA. CICLO DE MUSICA CLASICA 2021 eu - kulturaraba
Soinuaren bidaia kontzertua. Araban musika klasikako zikloa 2021
27/08/2021 - 27/08/2021

Ordutegia: 20:00
Tokia: Zalduondo
Prezioa: Doan
ARABAN MUSIKA KLASIKAKO ZIKLOA 2021
Soinuaren bidaia kontzertua.
Arabako Foru Aldundiak antolatu du, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean.
PROGRAMA
Udaberriko arratsalde baten kolorez beteriko paisaiarekin, edertasunari egindakokantua entzuten degu hondartzan fluxua egiten duen ibairekin, ilunabarraren eta begiradapean.
Gaua sartzean, magia ageri da, lamia liluragarriak bere kantua dakarkigu ElurHontzaren begiradapean.
Ametsaren fantasia daukagu egunsentia hasi aurretik Bartok-en musikarekin, berakoroitzapen desberdinetara eramango gaitu. Goiza dator nostalgiaz etaesperantzarekin, gure ametsetan bizi izandako oroitzapenak bizitzeko gonbidapenaeskeintzen dizuegu gure kontzertuan.
Auf dem Storm - F.Schubert
Petit Suite-En bateau – C.Debussy
Lamien kantuak-Elur Hontz - G.Loidi
B.Bartok en Soinuaren Bidaia
Lieder Op. 27-Morgen - R.Strauss
Chats D´Auvergne - J.Canteloube
- Quand Z´Eyro Petitoune - astourelle - Bailero - Ound´Onorèn Gorda? -
Storyteller - J.Stephenson
Soinuaren bidaia

Alberto Urretxok, Bilbao Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlariak sortutako taldea da.
Taldekideen arteko konplizitatearen eta hainbat proiektutan parte hartzearen ondorioz, emanaldietan soinua ulertzeko beste era bateskeintzen dute, emozioz eta kontrastez betea.
Soinuaren Bidaiak hainbat ikuskizun eta ekintza eskaintzen ditu, beti ere sormenaren, musika sortu berriaren, euskal musikagileen,eta euskal kulturaren aldeko apustua eginez.
Bere jardueraren barruan aipatzekoak dira komentatutako kontzertuak, "Dantza" rekin bat egindako kontzertuak, kontatutako kontzertuak, jarduera didaktikoa eta CDak.
- Sopranoa: Jone Martínez (solista)
- Biola: Adriana Grigoras (BOS)
- Pianoa: Itxaso Sainz de la Maza ( Conservatorio J.C.Arriaga)
- Tronboia: Alberto Urretxo (BOS)