null Concierto de DUO CASSADO CICLO DE MÚSICA CLASICA eu

Duo Cassadó kontzertua. Araban musika klasikako zikloa 2021

21/08/2021 - 21/08/2021

Ordutegia: 19:00
Tokia: Lantarón
Prezioa: Doan

ARABAN MUSIKA KLASIKAKO ZIKLOA 2021

Concierto de Duo Cassadó

Arabako Foru Aldundiak antolatu du, Donostiako Musika Hamabostaldiarekin elkarlanean.


PROGRAMA

Omenaldia Astor Piazzollari

Johann Sebastian Bach: Suite para cello solo nº 3 BWV 1009  

Prelude
Allemande
Courante
Sarabande
Bourrée 1&2
Gigue

Ave Maria- Tanti anni primi – Astor Piazzolla

 

Los Pájaros Perdidos – Astor Piazzolla

 

Adiós Nonino – Astor Piazzolla

 

Oblivion – Astor Piazzolla

 

El Gran Tango – Astor Piazzolla

 


Cassadó bikotea

 

Bere musikaltasun eta sentiberatasun bikainagatik nazioartean txalotua, Cassadó bikoteak publikoa zein kritika espezializatua bereganatzen ditu bere originaltasun eta karismari esker. Warner Classicsen artista esklusiboa, Cassadó bikoteak mundu osoko auditorio ospetsuetan aritu da Israel, Kanada, Kolonbia, Ekuador, Argentina, Maroko, Tunisia, Frantzia, Italia, Alemania, Suitza, Portugal, Egipto, Jordania, Pakistan, Txina, Hego Korea eta Japonian.

Damian Martinez, bere belaunaldiko biolontxelo jotzailerik hoberenetakotzat hartua, Mstislav Rostropovitxek onartu eta babestu zuen. Cassadó bikotea Alicia de Larrochak ere gomendatu zuen, ganbera musika espainiarreko bikoterik bikainena bezala.

"Rapsodia del Sur" diskoak BBVA Fundazioaren babesa jaso zuen, urteko diskorik onenen artean aukeratu dute eta "Urrezko melomanoa" irabazi du. Cassadó bikoteak Warner Classicsentzat "GORRIA" argitaratu zuen, non Ernesto Halffterrek idatzitako "Fantasía Española" lanaren munduko lehen grabazioa egin baitzuen. Nazioarteko prentsak erreferentziazko eta urteko grabazio onenetako bat bezala katalogatu zuen. Aurten, 2021ean, "Hypnotik" aurkeztuko du.

 

Damian Martínez Marco, biolontxelo jotzailea

Biolontxeloko irakasle titularra da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian -Musikene-, ESMUC Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan eta Madrilgo Alfonso X "Jakintsua" Unibertsitatean.

Es licenciado por la Guildhall School of Music de Londres, Indiana University School of Music de EEUU y Musikhochschule Stuttgart.

Londresko Guildhall School of Music, AEBetako Indiana University School of Music eta Stuttgarteko Musikhochschulen lizentziaduna da. Ikasketak Janos Starker, Natalia Gutman, María de Macedo eta Aldo Parisotekin egin zituen, Madrilgo Gazte Musikalen, Pau Casals Fundazioaren, Ritz Fundazioaren, Indiana Universityren, Banff Centre of Arts Kanadaren eta Yale Universityren laguntzarekin.

 

Marta Moll de Alba, piano jotzailea

Marta Moll de Alba piano jotzailea bere belaunaldiko piano jotzaileen ordezkari bikaintzat hartuta dago.

Espainiako errepertorioan espezializatu zen, 2003an Alicia de Larrochak zuzendutako Espainiako Musikako master bat hasiz, eta 2013an Oviedoko Unibertsitatean Musika Ondarearen Ikerketako master bat egin zuen.

International Coach Federation erakundeak onartutako Coach ACSTH diploma dauka.

ESMUC Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan eta Bartzelonako Lizeoko Goi Akademian lan egin du. Musikeneko, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko eta Madrilgo Alfonso X Jakintsua Unibertsitateko irakaslea da.