null Euskal musika balorizatzeko Batura Zikloa Arabara iritsi da

Euskal musika balorizatzeko Batura Zikloa Arabara iritsi da

Euskal musika balorizatzeko Batura Zikloa Arabara iritsi da

Irailetik azarora, sei doako kontzertu programatu dira Arabako kuadrilletatik zehar Euskal Herriko eta nazioarteko interpreteek parte hartuz.

 

Batura Zikloa, Euskal Herriko musika klasikoa nazioarteko errepertorioarekin batera programatzeko ekimena, Arabara iritsiko da hilabete honetatik aurrera.

Arabako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Next Generation, Musika kuadrilletan zikloa programatu da.

Programa honek hiru helburu ditu; izan ere, Euskal musika klasikoaren zabalkundea bultzatzeaz gain, Arabako landa-inguruneko herrietako kultura-programazioa bultzatu eta hauen ondareaz aditzera eman nahi du.

Zikloak Josu Okiñena musikariaren eta ikertzailearen zuzendaritza artistikoa du, bere ibilbidea errekuperazioarekin eta euskal musika-ondareari balioa ematea baita.

Bertako eta kanpoko artistek euskal konpositoreen errepertorioak interpretatuko dituzte besteak beste, Pascual Aldave, Hilario Olazaran de Estella, Aita Donostia, Pablo Sarasate edo Jesus Guridi, klasiko internazionalekin batera, hala nola Vivaldi, Schubert, Bach edo Beethoven.

Kontzertuak, publiko guztiarentzat irekiak, hilean bi larunbatetan izango dira, irailean, urrian eta azaroan, 18: 30ean, eta Gasteiztik abiatutako doako garraio zerbitzua izango dute.

 

Programazioa

Noelia Ibañez mezzosoprano gasteiztarrak emango dio hasiera Musika Kuadrilletan zikloari, Josu Okiñenak pianoan lagunduta, San Millan Abada elizan irailaren 23an Gorrebuston (Oion).

Irailaren 30ean, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak osatutako Poliedro Bikoteak kontzertua eskeiniko dute Villaconeseko Santa Maria de Villacones elizan, Añana Gesaltzan.

Urriko kontzertuak 14 eta 28rako programatu dira. Lehen hitzorduan, Mariia Slaschcheva biolontxelo-jotzaile errusiarra eta Amaia Zipitria pianista gipuzkoarrak San Martin elizan joko du Manurgan (Zigoitia). Urriko bigarren hitzordua Artziniegako Arteko Gure Amaren Santutegira eramango du Donostia Ensemble, Marta Zabaletarekin, pianoan, Tatiana Samouil, biolinean, Natasha Tchitch biolan eta Pavel Gomziakov biolontxeloan.

Hain zuzen ere, Gomziakovek bikotea osatuko du Josu Okiñenarekin Araiako San Pedro elizan azaroaren 11n eskainiko duten kontzertuan.

Batura zikloa, Musika kuadrilletan azaroaren 25ean amaituko da Cassia Ensemble taldearekin (Tatiana Samouil, biolina; Natasha Tchitch, biola eta Irini Gaitani pianoa) Andre Mariaren parrokian Santi Gurutze Kanpezuko elizan.

 

Kontzertuetarako sarrera doakoa da, baita Gasteiztik abiatutako autobusa ere, baina erreserbatu egin behar da aldez aurretik webgunean:

 https://eventos.oeoficina.com/es/pagina/0007-ciclo-batura