BERNAOLA ZIKLOA 21-22 - kulturaraba
BERNAOLA ZIKLOA 21/22
13/10/2021 - 28/02/2022

Ordutegia:
Tokia:
Prezioa: Doan
Musika Garaikideko Nazioarteko XVIII Zikloa
2021ko urria – 2022eko otsaila
Aurkezpena
Bernaola Zikloak gaur egungo Euskal Herriko eta nazioarteko talde garrantzitsuenen aukera eskainiko du lau hilabetez. Horren erakusgarri da "Trio Zukan" euskal taldeak eta "Quasar Saxophone Quartet" kanadarrak elkarrekin egingo duten kontzertua, eta oso ohikoa ez den instrumentu talde batentzat konposatutako 3 obra estreinatuko dituzte.
"El Niño de Elche", Enfant terrible kantu flamenkoa, sortzaile sailkaezina da, bere artea poesiarekin, saiakerarekin, elektronikarekin eta pentsa daitekeen guztiarekin nahasten du.
DanzAlavaren lankidetzari esker, dantzak leku garrantzitsua izango du Florence Augendre, Zuriñe Benavente, Meg Stuart eta Mark Thompsonekin.
Moscow Contemporary Music Ensemble errusiar musika garaikideari eskainitako diskoengatik da ezaguna mundu osoan.
Aipatzekoa da, baita ere, Sinkro Recordsen diskoaren aurkezpena, Sergio Gutiérrez Rodriguezen musikarekin; eta Vanesa Santanach eta Alfonso Gómez pianistak, gaurkotasun handiko errepertorioarekin.
Guztira, 14 kontzertu izango dira musika garaikide sortu berriari eta dantzarekin eta teknologia berriekin duen interakzioari eskainiak.
Kontzertu horietako 12 Gasteizko erreferentzia kulturaleko guneetan egingo dira, hala nola ARTIUMen eta "Jesus Guridi" Musika Kontserbatorioan. Gainera, "Ensemble Sinkro"k beste 2 kontzertu eskainiko ditu Araian eta Bilbon.
Kontzertu guztiak doakoak dira.
Sarrera doan, edukiera bete arte.
PROGRAMA
*Urriak 16, larunbata, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
Azaroak 6, larunbata, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
Azaroak 7, igandea, 13:30. Andra Mari Aretoa. Araia
**Azaroak 15, astelehena, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
QUASAR SAXOPHONE QUARTET & TRIO ZUKAN
Azaroak 20, larunbata, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
***Azaroak 21, igandea, 19:30. ARTIUM, Vitoria-Gasteiz
**Azaroak 27, larunbata, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
MOSCOW CONTEMPORARY MUSIC ENSEMBLE
***Abenduak 8, asteazkena, 19:30. ARTIUM, Vitoria-Gasteiz
FLORENCE AUGENDRE & ZURIÑE BENAVENTE
Abenduak 2, osteguna, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
Urtarrilak 15, larunbata, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gastei
Urtarrilak 17, astelehena, 19:30. JC Arriaga Musika Kontserbatorioa. Bilbo
Urtarrilak 22, larunbata, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
**Urtarrilak 29, larunbata, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
****Otsailak 5, larunbata, 19:30. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa. Vitoria-Gasteiz
*Kontzertua, Kuraia Musika Garaikidearen 28. Topaketarekin lankidetzan
**Kontzertua, Musikagileak Musika Garaikidearen XII. Zirkuituarekin lankidetzan
***Kontzertua, DanzAlavarekin lankidetzan
****Lankidetza Clermot-Ferrand-eko (Frantzia) "Musiques Demesurées" Jaialdiarekin