BERNAOLA ZIKLOA 2022. Cmc Garaikideak eu - kulturaraba
BERNAOLA ZIKLOA 2022. Cmc Garaikideak
11/02/2023 - 11/02/2023
Ordutegia: 19:30
Tokia: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Prezioa: Doan
BERNAOLA ZIKLOA 2022. Cmc Garaikideak
Prezioa: Doan
Data: Larunbata, 2023ko otsailak 23
Lekua: Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa
Ordua: 19:30
Ekitaldi hau Bernaola Zikloa 22-23 Musika Garaikidearen Nazioarteko XIX. Zikloaren egitarauaren parte da.
CMC GARAIKIDEAK
Bea Monreal oboe
Sergio Eslava saxofoi sopranoa
Leire Unzué saxofoi sopranoa
Aitor Urquiza 3 mokoko txirula, txistua, silbotea, salterioak, danborra
David Johnstone biolontxeloa
Ignacio Fernández Galindo elektronika
Pablo Arricibita elektronika
Miren Karmele Gómez bideoa eta errealitate birtuala
(R)EVOLUCIÓN SINESTÉSICA
(Musika sinestesikoa 3Dn)
Garaikideak Musika Garaikideko Zentroa Nafarroan bizi diren konpositore eta interprete batzuk sustatutako proiektu kultural bat da, eta sorkuntza berriko musika garaikidea sortu eta zabaltzea du helburu. Horrez gain, dantza eta musika ikuskizunak ekoizten ditu, tailer pedagogikoak antolatzen ditu eta konpositoreei obrak enkargatu eta horien partiturak editatzen ditu. NAK Nafarroako Musika Garaikidearen Jaialdia antolatzen du 2015. urtetik irail guztietan Iruñean.
Bere ikerketa eta sorkuntzako azken proiektua diziplina anitzeko proposamen berritzaile bat da, abangoardiako musika, teknologia berriak eta pertzepzio sinestesikoa fusionatzen dituena. Sinestesia da sentsazioak uztartzen dituen fenomeno bat, eta pertsona batzuk zentzumenen nahasketa gisara bizi ohi dute; esaterako, koloreak ikustean dituzte abesti bat entzuten duten bitartean, edo zaporeak usaintzen dituzte norbait hizketan ari zaienean.
Miren Karmele Gómez-ek irudiak sortzen ditu entzuten duen musikatik abiatuta “Fusión” obran, sinestesiarako duen gaitasunaz baliatuta. Errealitate birtualeko software batean proiektatzen ditu, 3Dko betaurreko batzuen laguntzaz. Tresna horren bidez, ikus-entzuleek Miren Karmeleren ikusizko unibertso zoragarrian murgiltzeko aukera izango dute.
Garaikideak MGZko egileek konposatutako lau obrek fusioa dute abiapuntu, hitzaren zentzurik behinenean: bi gauza ezberdinen edo gehiagoren arteko bat egitea, bakar bat eratzeko. Programaren obrak hainbat fusio motez osatuta daude: estiloen fusioa, naturan ematen den gisako fusio fisikoa, eta izarretan ematen diren fusio nuklearreko prozesuak. Orain dela oso gutxi sortutako lau obra kontzertu berritzaile baterako, diziplina anitzen adierazpide izango den espazio akustiko eta eszeniko bat sortzeko.
EGITARAUA
Yolanda Campos Bergua (1973)
“Ars” (2020)
David Cantalejo Gómez (1985)
“Color” (2020)
Christian Lauba
“Ars” (1992-1994)
Ignacio Fdez. Galindo (1973)
“Navis” (2022) (*) estreno absoluto
Informazio gehiago