BENDITAS - MUDA - ARABAKO PLAZETAN Lukianon - kulturaraba
Teatro
Teatro
Kulturaraba
BENDITAS - MUDA - ARABAKO PLAZETAN Lukianon

El mono habitado eta Proyecto Larrua konpainiek Benditas - Muda antzezlana aurkezten dute Lukianon.
Ikuskizun hau “Arabako plazetan, Arabako kale arteen zirkuituaren” bostgarren edizioaren parte da. Arabako lurralde osoan zehar egingo diren kaleko ikuskizunen eskaintza zabala da. Programa 2020an sortu zen, lurraldean kaleko arte eszenikoak zabaltzeko eta sustatzeko. Foru Aldundiaren eta lurraldeko udalen artean egiten da, Artekalek koordinatuta eta ekoitzita
Aurten Arabako Plazetan programan 34 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun biltzen dira, ekainetik irailara bitartean lurraldeko udalerrietan eskaintzeko.
ANTZEZLANAREN SINOPSIA
BENDITAS
Artaldea larrean zaintzen ari diren bi emakumeri zerutik etorrita gertakizun batzuk gertatzen zaie. Ama Birjinaren presentzia, espazio-ontzi extralurtar bat, satelite espioiak, espaziora botata zaborra edo Marten dagoen bizitza seinaleak teleskopioz behatuta, aitzaki ezinhobeak dira gai batzuei buruz hitz egiteko, besteak beste, gizarteria eta bere etorkizuna, filosofia, eboluzioa, feminismoa, gerra hotza, eta abar. Baina batez ere bizitzari buruz, hala haiena nola haiei so egiten ari den artaldearena, eta, nola ez, haien ikuspuntu berezitik beti.
MUDA
MUDA bi gorputzen eboluzioan zeharreko bidaia da. Bi emakumek espazioa, esperientziak eta berrikuntza prozesua partekatzen dituzte, eta aldaketa bat eragiten dute, garai berri bati bide emanez. Lozorroa alde batera utzita, etenaldi pertsonal bat elkarrekin aurrera egin eta eraldaketa bati bidea irekitzeko.
Muda, Proyecto Larrua konpainiaren triptiko baten zatia da, larruazalari buruzkoa eta horren bidezko ezagutza eta babesari buruzkoa.
2024/06/23
19:30
Lukiano - Kanpoaldean
Zuia