null Gazte Sortzaileak beka

Gazte Sortzaileak bekan izena emateko epea ireki dute, gazteek sortutako ekitaldi kulturalak sortzeko 4.000 euroko laguntza eta aholkularitza profesionala eskaintzen duena

Gazte sortzaileak deialdia

Joera artistikoak dituzten 16 eta 35 urte arteko gazteek dagoeneko aurkez ditzakete hautagaitzak ‘Gazte Sortzaileak’ bekako edizio berrian. Ekimena Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatzen dute, gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko. Proposamen onenek aholkularitza profesionala eta 4.000 euro arteko laguntza ekonomikoa jaso ahal izango dituzte, proiektua garatu eta gauzatu ahal izateko.

Gazte Sortzaileak deialdia, gainera, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez euskarazko programazio kulturalean eragina izateko sortu zen, eta ahozkotasunean oinarritutako sorkuntza sustatu nahi du bereziki. Era berean, gazteek sormena garatzeko aukera emango dieten espazioak izan ditzaten lan egiten du.

Beka 16 eta 35 urte arteko Arabako gazteei zuzenduta dago eta, adinaren arabera, bi kategoria daude. Ideia artistikoa duen edozein gazteri forma eman diezaion eta taulara dezan laguntzea da helburua. Ideia gauzatzeko, 4.000 euro arteko laguntza eskaintzen da eta, horrez gain, lan egin beharreko eremuko profesional baten tutoretza izateko aukera.

Proiektuek ahozkotasunarekin estu-estu lotuta egon eta euskaraz izan behar dute. Bestalde, bakarkako edo taldekako lana izan daiteke, eta hainbat diziplinatako proiektuek dute tokia deialdian: antzerkia, zinema, ikus-entzunezkoak, bertsolaritza, bakarrizketa, musika, poesia-emanaldia, performancea eta diziplinen arteko nahasketa.

Bi kategoria daude:

  • 1. kategoria: 16-24 urte bitartekoak
  • 2. kategoria: 25-35 urte bitartekoak

Oinarriak ikusi

Eskabideen aurkezpena: 

  • 2024ko uztailaren 15era arte.

  • Gasteizko Udaleko Erregistro Orokorrean, Teodoro Dublang Margolariaren kaleko 25.ean, edo Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan, hitzordua eskatuta.

  • Udalaren Egoitza elektronikoaren bidez.

 

Argibide gehiago