null Euskarazko literatura sortzeko "Ignacio Aldecoa" beka

Euskarazko literatura sortzeko "Ignacio Aldecoa" beka

Euskarazko literatura sortzeko

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak euskarazko literatur sorkuntzarako Ignacio Aldecoa izeneko bekaren deialdia egin du.

Edizio honetatik aurrera, Ignacio Aldecoa Saria euskarazko ipuin lehiaketa euskarazko literatur sorkuntzarako beka bihurtuko da, kontakizun eta ipuin generoan, euskarazko sortzaileei diruz laguntzeko, literatura-ipuinen modalitatean literatura-lanak egin ditzaten. Beka honen helburua euskarazko literatur sorkuntza sustatzea da.

Xedea

Beka honen helburua euskarazko literatura sorkuntza sustatzea da, ipuin literarioaren modalitatean.

Parte hartzeko baldintzak

16 urte. Edozein nazionalitate edo bizileku.

Bekaren iraupena (ipuin bilduma aurkezteko epea)

Bekaduna izendatzen duen ebazpena onesten denetik 2023ko abenduaren 20ra arte.

Bekaren diru kopurua

8.000 euro eta ipuin bildumaren argitalpena

Aurkezteko epea

2023ko apirilaren 19ra arte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Ipuin bat, originala, argitaragabea eta jatorriz euskaraz idatzia. 10 eta 25 orrialde artean. Ez saritua, ezta literatura sortzeko bekarekin idatzia ere.

Ipuin bilduma bat idazteko proiektua

Liburuak zer beste ipuin izango lituzkeen jaso behar du, bai eta izenburua eta edukiaren behin-behineko azalpena ere, eta beharrezkotzat jotzen diren ezaugarriak zehaztu behar ditu, hala nola argumentua, egitura, luzera, estiloa eta abar.

Lanak aurkeztea

Euskarazko literatura sortzeko "Ignacio Aldecoa" beka 2023 - Egoitza

 
 


José Ignacio de Aldecoa Isasi  Gasteizen jaio zen, 1925ean. Haren idazle talentua eleberri eta ipuinetan garatu zen erabat. Kritikaren Saria jaso zuen 1958an eta garrantzi handia izan zuen Espainiako 50eko hamarkadako narrazioaren errealismo berriaren testuinguruan.