null Beatriz Bertalotto Vidaurre - Arte eszenikoak 2024

Beatriz Bertalotto Vidaurre

 

Beatriz Bertalotto Vidaurre

 

2001ean Gasteizen jaioa, 8 urterekin hasi zen biolin ikasketak egiten Jesús Guridi Kontserbatorioan, non Virginia Esparzaren eta Víctor Parraren ikaslea izan baitzen. Etapa horretan, EIO Gazten izan zituen lehenengo orkestra esperientziak, eta, ondoren, Euskadiko Ikasleen Orkestran (EIO).

2019 eta 2023 artean, Beatrizek biolineko goi-mailako ikasketak egin zituen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Cristian Ifrim irakaslearekin. Gaur egun, biolin interpretazioko masterraren bigarren urtea egiten ari da Groningeneko (Herbehereak) Prins Claus Conservatoire zentroan, Chris Duindam irakaslearekin.

Urte horietan, Joaquín Torre, Ildikó Oltai, Quirine Scheffers, Catalin Bucataru, Nathaniel Vallois eta Aitor Hevia irakasleek emandako eskola magistralekin osatu zuen bere prestakuntza.

2020tik, Beatriz Euskal Herriko Gazte Orkestrako (EGO) kidea da- Herbehereetara iritsi ondoren, Herbehereetako Gazte Orkestrako (NJO) kide izan da, eta harekin birak egin ditu Vienara eta Berlinera. 2024ko ekainean, Kanadako PRISMA jaialdian eta akademian parte hartu zuen.

Lan esparruan, Beatriz Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin (OSN) lankidetzan aritu da 2022an, eta, 2024az geroztik, noizean behin lan egiten du Herbehereetako Iparraldeko Orkestrarekin (NNO).

 

Arte eszenikoen eta musikalen arloko prestakuntza-bekak 2024ra itzuli