Gazte talent oinarriak - kulturaraba
2023eko GAZTE TALENT LEHIAKETAREN OINARRIAK
TALDE ETA BAKARLARI GAZTEEN LEHIAKETA
14 eta 35 urte bitarteko gazteentzat
1.- GAIA.
Gazte Talent Jimmy Jazz Elkarteak bere bederatzigarren edizioan antolatzen duen talde berri eta bakarlarien lehiaketa da, Laboral Kutxaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udaleko Gazteria Zerbitzuaren eta Araba Euskarazen laguntzarekin.
2.- PARTE HARTZAILEAK.
Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14-35 urte bitarteko gazteek (deialdiaren egunean) parte hartu ahal izango dute.
Aukeratutako eta saritutako parte-hartzaileei baldintza horren egiaztagiria eskatu ahalko zaie.
Lehiaketatik baztertuko dira deialdiaren amaiera egunean merkatuan diskogintza lanen bat edo diskoetxeren batekin kontratua duten taldeak eta bakarlariak. Ez dira baztertuko beraiek finantzatutako diskogintza lanak dauzkatenak.
3.- LEHIAKETAKO KATEGORIAK.
Parte hartzeko bi kategoria egongo dira, taldeetako kideen edo bakarlarien adinaren arabera:
-
Gazte Talent saria: 14-24 urteko gazteentzat (deialdiaren egunean)
-
Gazte Talent Laboral Kutxa saria: 25-35 urteko gazteentzat (deialdiaren egunean)
Aurkeztutako agirien arabera, parte hartzeko kategoria bat esleituko zaio talde edo bakarlari bakoitzari. Baldin talderen batek bi kategorietako adineko kideak baditu, Antolakuntzak eskumena izango du egokitzat jotzen duen kategoria esleitzeko.
4.- LEHIAKETAREN FASEAK.
Lehiaketak bi fase izango ditu:
A) Lanen aurkezpena eta aukeraketa: talde eta bakarlariek, izena ematerakoan, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Taldearen ibilbidearen azalpen laburra, musika estiloa zein den ere aipatuta.
- Harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
- Taldea osatzen duten pertsona guztien NANen kopia.
- Rider teknikoa.
- Argazkia, jpg formatuan.
- Taldearen edo bakarlariaren grabazioren bat. Edozein formatu onartuko da: mp3, grabazioa CDan, YouTube-ko kanalerako esteka, Bandcamp-erako esteka, SoundCloud, eta abar.
Lehiaketarako izen ematea online edo zuzenean bertara joanda egin ahal izango da.
- Online izen ematea: posta elektroniko bat bidalita gaztetalent@gmail.com helbidera
- Zuzeneko izen ematea: agiriak Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan aurkeztu beharko dira (Aldabe kalea 34, 1. esk., Gasteiz). Ordutegia: 10:00 – 14:00.
Eskatutako dokumentazioa ENTREGATZEKO EPEA: urriaren 2tik azaroaren 17ra da, biak barne.
Antolakuntzako kideek osatutako Hautaketa Batzordeak, bidalitako material guztia entzun ondoren, hautatuko ditu bigarren fasera igaroko diren taldeak.
Batzorde horrek hiru talde finalista aukeratuko ditu lehiaketako kategoria bakoitzeko. Hautaketa batzordearen erabakia: azaroaren 22an jakinaraziko zaie talde finalistei, eta erakunde laguntzaileen hedabideetan zabalduko da.
B) Emanaldiak: talde finalistek hogeita hamar minutu inguruko kontzertua prestatu beharko dute eta epaimahaiaren aurrean zuzeneko emanaldia emango dute. Horretarako, errepertorio zabala izan beharko da eskatzen den denboraz aritu ahal izateko.
Bi finalak Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango dira.
Datak: Abenduaren 3, 4, 5 edo/eta 6 egunen artean, oraindik zehaztu gabe
Epaimahaiaren erabakia: musikako profesionalek osatuko dute epaimahaia. Entzuleek parte-hartze kuota bat izango dute, beren botoa dela medio. Hori ehuneko bat izango da epaimahaiaren erabakian. Erabakia talde irabazleei jakinaraziko zaie eta erakunde laguntzaileen hedabideetan zabalduko da. Epaimahaiaren erabakia apelatu ezinekoa izango da.
5.- SARIAK.
Talde finalista guztiek 200 euroko saria jasoko dute finalean parte hartzeagatik.
Gazte Talent saria: kategoria horretako irabazleak 1000 euroko laguntza eskuratuko du.
- *Gazte Talent saria gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.
Gazte Talent Laboral Kutxa saria: kategoria horretako irabazleak 1000 euroko diru laguntza emango zaio.
- *Laboral Kutxa Gazte Talent saria gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.
Accesita euskarazko talde edo bakarlari onenarentzat: 500 euroko laguntza sari gisa eta Araba Euskaraz-en kontzertua emateagatik (taldeak ahala nahiko balu). Talderik onena hautatuko da lehiaketako bi kategorien artean.
- *Euskarazko talde onenaren accesita gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.
- *Accesita eman gabe geratuko da baldin euskarazko talde onena kategoria bietako batean (Gazte Talent saria edo Laboral Kutxa Gazte Talent saria) irabazle izan bada.
Accesita emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenarentzat: 500 euroko laguntza sari gisa. Talderik onena hautatuko da lehiaketako bi kategorien artean.
- *Emakumeak tartean dituen talde onenaren accesita gehitu egingo zaio finalean parte hartzeagatik jasoko den 200 euroko sariari.
- *Accesita eman gabe geratuko da baldin emakumeak tartean dituen talde onena kategoria bietako batean (Gazte Talent saria edo Laboral Kutxa Gazte Talent saria) irabazle izan bada.
Epaimahaiak 2023eko abenduan ezagutaraziko du bere erabakia.
6.- OHARRAK
Lehiaketari edo bere oinarriei buruzko edozein zalantza helbide elektroniko honetara bidal daiteke: gaztetalent@gmail.com
Bidalitako abestiek letra eta musika originalak izan beharko dituzte. Lehiaketaren Antolakuntzak ez du erantzukizunik hartzen bidalitako abestiek beste artista batzuen egile eskubideak urratzen badituzte. Erreklamaziorik aurkeztuz gero, parte-hartzaileak izango dira erantzule bakarrak.
Antolakuntzak hogeita lau hilabetez eskubidea izango du lehiaketan izena emateko garaian aurkeztutako material grafikoak eta audioak zein lehiaketaren bigarren fasean hautatutako talde finalisten kontzertuetan egindako audio eta bideo grabazioak eta argazkiak erreproduzitzeko, edozein bitartekoren bidez eta Gazte Talent lehiaketa sustatzeko bakarrik. Horrek ez du eragozten talde edo bakarlariek berek haiek ere erabili ahal izaterik.
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek guztiak eta Antolakuntzaren, hautaketa batzordearen eta epaimahaiaren erabakiak erabat onartzea.
Antolatzaileek ahalmena izango dute oinarrietan jaso ez den edozein gorabehera ebazteko.