Azkena Rock Festival - kulturaraba
Azkena Rock Festival Arabako herrietara zabalduko da berriz ere, Araba ARF Tour-aren doako programazioarekin

ARFren atariko bikaina
Azkena Rock Festival jaialdia Amurrio eta Bastida herrietara iritsiko da Araba ARF Tour ekimeneko doako programazioarekin
Azkena Rock Festival jaialdiaren aurreko aperitibo gisa, Araba ARF Tourraren programazioa berriro iritsi da. Laugarren urtez jarraian, eta Arabako Foru Aldundiaren eskutik, ekimen hori itzuli da doako programazio batekin, Azkena Rock Festival jaialdiaren rock and roll espiritua eta sugarra Arabako hainbat herritara hurbiltzeko.
Maiatzaren 17an, larunbata, Oñatiko Letagin eta Gasteizko Nukore taldeen txanda izango da Amurrion; oñatiarrek hard rock eta stoner musika egiten dute, erritmo azkarrak eta energiaz beteriko zuzeneko emanaldiak uztartuta; gasteiztarrek hogei urte baino gehiago daramate musikaren munduan, eta metal alternatiboko talde garrantzitsuenetako bat dela esan dezakegu.
Ekainaren 14an, larunbata, Bastidan izango dira kontzertuak; Nightwaves bilbotarrekin amerikar indie ukitua duen rock musikaz gozatzeko aukera izango dugu, baita Amurrioko The Clayton taldekoen rock and rollaz ere.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiote Arabako Foru Aldundiaren Kultura SailaAri, haien inplikaziorik gabe ezinezkoa izango litzatekeelako Azkena Rock Festival jaialdiarekin batera antolatutako ekimen hau egitea; eta eskerrik asko, nola ez, Amurrioko eta Bastidako Udalei, ARF jaialdiaren sugarra urtez urte Arabako herrietara daramaten kontzertu hauek euren herrietan egiteko interesa agertu dutelako eta egitasmoa gauzatu dutelako.
Azkena Rock Festival jaialdiaren ataririk onena!
Azkena Rock Festival jaialdia da rock & roll jaialdi nagusia, eta ekainaren 19an, 20an eta 21ean izango da Gasteizko Mendizabalan. Jaialdiaren agertokietan artista ezagun ugari bilduko dira, askotariko estilotakoak, hala nola John Fogerty, Manic Street Preachers, Dinosaur Jr., The Flaming Lips, Public Image Limited, The Damned, Melissa Etheridge, Lucinda Williams, Turbonegro, Margo Price, Richard Hawley, The Hellacopters eta abar.
HAURREKO EDIZIOAK
Araba ARF Tour 2024
Legution eta Zambranan doako lau kontzertu eman ziren 2024an.
- Ekainaren 8an, larunbatean, honako talde hauek aritu ziren Legution: Amann & The Wayward Sonss talde bizkaitarra, agertokiak blues rock doinuz betetzeko asmoz; eta Colapso taldea, punk-rock musika reggae, ska edo rap estiloekin nahastuta.
- Ekainaren 15ean, larunbata, Zambranan izan zen hitzordua: Los Retros bilbotarren rock and rolla eta Vuelo 505 taldearen soinu indartsua izan genituen.
Araba ARF Tour 2023
Artziniegan eta Laudion doako bost kontzertu eman ziren 2023an.
- Ekainaren 9an, ostirala, Artziniegan, frontoiko aparkalekuan, Moonshine Wagon izan ziren, zeina baita Euskadiko heavy-bluegrass delakoaren erreferente bihurtu zen Arabako banda, bai eta Micky and The Buzz ere, rock and roll klasikoko Bilboko boskotea, Micky Paiano italiarra mikrofonoan izango zuela.
- Larunbatean, ekainak 10, Laudion eman ziren kontzertuak: Los Brazos bilbotarrak arituko ziren, haurtzarotik rock and rolla jo dutenen ezohiko indarra duen power hirukotea; Xuorum punk-rock taldea eta Laudioko bertako Doctor Lawson ere aritu ziren.

Araba ARF Tour 2022
Atariko moduan, Araba ARF Tour programa berria sortu zen 2022an. Lau kontzertu egin ziren, doan, Arabako bi herritan, Arabako Foru Aldundiaren eskutik, Azkena Rock Festival jaialdirako bideari ateak zabaltzeko.
-
Ekainaren 4an, larunbatean, Guardian, alde batetik, Sotomonte, Jokin Salaverria getxoztarraren bakarkako proiektua, non folka, rocka eta psikodelia uztartzen dituen; eta, bestetik, Entropía, Gasteizen sortutako space rock eta doinu psikodelikoen taldea.
-
Ekainaren 11n, larunbatean, Ribabellosan Outgravity gasteiztarrak –2019ko ARFn ere jo zuten–, eta John Dealer & The Coconuts taldea, euskal punk rock-a Legazpitik, aparra bezala gora doan jarraitzaileen talde gero eta handiagoarekin.