null ARTgia sorgune & aretoak beka deialdi berria aurkeztu du

ARTgia sorgune & aretoak beka deialdi berria aurkeztu du

Artgia

Deialdia Arabako artistei dago zuzenduta. Maiatzaren 20tik ekainaren 10era bitartean aurkeztu daitezke proiektuak.

Deialdi honen bidez, Arabako artista berri zein ibilbidea duten artisten lana sustatu nahi du ARTgia sorgune & aretoak. Deialdiak ARTgia sorgune & aretoak abiarazten duen ARTgia da ildo estrategikoari erantzuten dio.

“ARTgia da Arabako artistei erakusketa-gunea irekitzearen aldeko apustua da, hitzetatik ekintzetara salto egiten duena. Hala, beren artelanak ARTgia aretoan (Vitoria-Gasteizko Jose Lejarreta kalea 41 helbidean) erakutsi eta hedatzeko bitartekoak eskaintzen ditu eta, gainera, proiektu irabazleek 400€ko diru-laguntza jasoko dute”, azaldu du Irantzu Lekue aretoko zuzendaria.

Deialdiak 2019ko maiatzaren 20tik ekainaren 10era bitartean egongo da irekita, 23:59ak arte, eta horixe izango da proiektuak aurkezteko epea. Deialdi hau hainbat agenteren eta erakunderen arteko lankidetzaren uzta da; hala nola, Kultur ACT elkarte artistiko eta kulturala, ARTgia aretoa eta Vitoria – Gasteizko Udalaren Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailaren finantzazioa.

Argibide gehiago