null Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak arte plastiko eta bisualetan prestatzeko laguntzen deialdi berri bat aurkezten du

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak arte plastiko eta bisualetan prestatzeko laguntzen deialdi berri bat aurkezten du

Arte plastiko eta bisualetan prestatzeko laguntzen deialdia 2025

Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak laguntza-lerro berri bat iragarri du 2025. urterako arte plastikoetan eta bisualetan espezializatzeko prestakuntza-ekintzetarako.
 

Deialdi hau berrikuntza garrantzitsua dakar: lehen aldiz, bereziki arlo horiek jasotzen dira arte-prestakuntzako laguntzen programaren baitan.
 

Orain arte, Aldundiak "Arte eszeniko eta musikaletan trebatzeko bekak " izan ditu urtero. Beka horiek 25 urte daramatzate arte eszenikoei (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalei zuzenduta, antzeko irizpideen arabera. Zabalkuntza honekin, arte plastiko eta bisualen sektorearen eskaerari erantzuten zaio, diziplina guztietan prestakuntza artistiko espezializatuarekiko konpromisoa indartuz.

 

Xedea eta helburua

Deialdi honen xedea da dirulaguntzak ematea, arte plastiko eta ikusizkoen arloetako prestakuntza espezializatua, zehazki, toki hauetan egiten dena, sustatzeko: unibertsitateak, goi eskolak, nazioarteko eskolak, arte eskolak eta, oro har, artearen arloko prestakuntza zentroak, Euskal Autonomía Erkidegotik kanpo daudenak.

 

Laguntzak 250 ordutik gorako iraupena duten prestakuntza espezializatuko proiektuei emango zaizkie. Ordu kopuru hori 2025. urtean egin beharko da. Berariaz baztertzen dira oinarrizko prestakuntzako ikasketa arautuei buruzko proiektuak.

 

Nori zuzendua

Deialdi honetako dirulaguntzak pertsona fisikoek eskatu ahalko dituzte, ezaugarri hauek betetzen badituzte:

  • 2025eko abenduaren 31n 18 urte edo gehiago beteta izatea.
  • 30 urte beteta ez izatea 2025eko urtarrilaren 1ean.
  • 2025eko urtarrilaren 1ean bi urtez jarraian erroldatuta egotea Arabako Lurralde Historikoko edo Trebiñuko enklabeko edozein udalerritan. Salbuespen bakarra onartuko da: erroldan baja eman izana laguntza eskaeraren xedea den prestakuntza jasotzeko tokira joan behar izateagatik; egoera hori agirien bidez egiaztatu beharko da.
  • Laguntzak ematea eragozten duten inguruabarrek eraginik ez izatea, indarrean dagoen Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruzko  araudian jasotakoaren arabera.

 

Aurkeztu beharreko agiriak

Interesa duten pertsonek, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Laguntza eskatzen duen pertsonaren curriculum vitae-a, eskabidearen xede den jakintza arloko prestakuntza eta espezializazioari buruzko egiaztagiri egokiak erantsita.
  • Prestakuntza proiektuaren azalpen memoria
  • Laguntzaren xede den prestakuntza programan onartu izanaren ziurtagiria edo onarpen gutuna.

 

Eskaerak aurkeztea eta epea

Deialdian parte hartu nahi duten pertsonek bide hauetakoren bat erabili beharko dute eskaera:

 

Eskaerak aurkezteko epea 2025eko urriaren 2an hasi eta 22an amaituko da.