Arte eman saioa tae araban, faktoriako sormen egonaldien erakustaldia - kulturaraba
Arte eman Saioa Tae Araban, FAKTORIAko sormen egonaldien erakustaldia
LAUDIOKO FAKTORIAKO “ARTE EMAN FESTA”, GASTEIZERA HELDU DA
DIZIPLINA ARTISTIKO ANITZAK EGONGO DIRA
Zenbait gazte sortzailek Faktorian garatutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Sorkuntza-piezak ezagutu era artistekin solasean gozatu!
ZER DA ARTE HARTZE ZIKLOA?
Laudioko FAKTORIAK Arte Hartze Zikloa 2024 antolatu du. Irailak 15etik- Azaroak 23ra arte 6 emanaldi egon dira, hamabost egunetik behin. Udazkeneko igande arratsaldeetan, Aiaraldean. Zuzeneko ikuskizunak [antzerkia, kontzertu eta hitzaldi performatiboak, errezitaldi bertso-performatiboak...] eta artistekin solasaldiak.
Azaroaren 23an ospatu zen Arte Eman Festa, Arte Hartze Zikloaren azkenengo emanaldia: Faktoriako sortzaile egoiliarren eta bekadunen jaialdia
ARTE EMAN SAIOA
Urtarrilaren 4an Arte Eman Festa honetan aurkeztu zenaren lagin batez gozatzeko aukera izango dugu GASTEIZEN.
Horrela, GASTEIZKO TAE ARABAn 19tan, Jaialdi berezi batek okupatuko du gure antzerkia. Urte osoan zehar Laudioko Faktorian garatu diren sormen egonaldi batzuen erakusteka izango da.
Diziplina ugaritako artistak eta beraien prozesu kreatiboen emaitzak edo sormen-zatiak, denak batera, ezagutzeko eta disfrutatzeko parada edukiko dugu.
Jare Prieto (10') · BAZTERRETAKO BAZTERRAK - performancea.
Gorputz lodi baten bizipenak, irakurtaldi performatiboa.
Argazkia: Naia Vallejo
Maria Iturbe eta Maialen Ramirez (40') · Paktu bat · Antzerkia.
Ama-alaben arteko harremanak lantzen duen antzezlana taularatuko dute.
Ainara Bento (20') · Zori·ona · dantza.
Proiektu hau, gatibutasun-sentsazio propioen arrastoetatik dantza lan garaikide bat sortzeko interesetik loratu da.
Erakustaldien ondoren sortzaileekin solasaldi-tarteak egongo dira.
ATE IREKIERA: 18.45. sarrera librea, lekua bete arte
BUKAERA: 20:30