Samurai armadura. Arabako Arma Museoa. "Kultura etxez etxe" - kulturaraba
Samurai armadura. Arabako Arma Museoa. "Kultura etxez etxe"
06/04/2020 - 06/04/2020
Ordutegia:
Tokia:
Prezioa:
“Kultura etxez etxe”, Aldundiaren kanpaina etxean kulturaz gozatzeko. Gaur pieza hau Arabako Arma Museotik ekartzen dizuegu.
Nº 0680
Samurai armadura
XIX. mendea
Arabako Arma Museoa
Tosei Gusoku, Domaru motakoa, armadura da. Altzairuzko plakez egina dago, metalaz gain, larrua eta zeta erabiltzen hasi ziren babeskia arintzeko eta errazago mugitzeko oinez zein zaldi gainean borrokan egiteko.
Ikusi gehiago: Arabako Arma Museoa-ren katalogoa
Kultura etxez etxe
Kultura eta Kirol Sailak jarduera multzo bat proposatu du AFAk zaintzen duen museo, historia, arkitektura eta kultura ondareaz gozatu ahal izateko, alarmak irauten duen aldian, #Kulturaetxezetxe lemarekin.
Hasteko, museo-sareko webguneak bisita ditzakezu, edo bisita birtuala egin.
Historia eta Arkitektura Ondarearen Zerbitzuak ere "Arabako ondare historikoaren kultura-sareak" storymap edo mapakontari eskaintzen dizu. GEOARABA programaren barruan dago eta "Lurralde historikoan dagoen ondare historiko kulturala zabaltzea" du helburu. Sartu
Proposamen horiei Arabadok atariak eskaintzen dituen aukerak gehitu behar zaizkie. Atari hori aldundiak Agiritegian gordetako dokumentazioaren katalogoa linean zabaltzeko sortu da, eta testu funtsen, kartografien, argazkien eta musikaren atalen bidez, erabiltzaileak erregistro katalografikoetara eta haien irudi digitalizatuetara jo dezake.
Ez da ahaztu behar Eusko Jaurlaritzaren irakurketa sarearen katalogoa, liburu-audioliburuak eta lineako filmak dituena, eta Liburuklik-etik eskaintzen den ondare bibliografikoa. Bi sare horietan parte hartzen du AFAko Kultura eta Kirol Sailak.
Azkenik, aipatzekoa da Artium, Santa Maria Katedrala edo Arte eta Lanbide Eskola, Aldundia patroi duten erakundeak, zerbitzu birtualak eskaintzen dituztela.