null Argitaratu da ondare dokumentala ikertzeko bi bekatarako deialdia

Argitaratu da ondare dokumentala ikertzeko bi bekatarako deialdia

Argitaratu da ondare dokumentala ikertzeko bi bekatarako deialdia

Arabako Ondare Dokumentala ikertzeko bi ikerketa bekatarako 2026ko ekitaldirako deialdi publikoa argitaratu da ALHAOn, eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 21ean amaituko da.

Bekak Kultura eta Kirol Sailak sortu zituen 2022an, Arabako Artxiboko eta Dokumentuak Kudeatzeko Zerbitzuan gordetako dokumentu iturriei buruzko ikerketa proiektuak sustatzeko, haien ezagutza hobetzeko eta erabilera zientifikoa eta akademikoa errazteko tresna gisa.

Deialdiaren arabera, bi beka emango dira, bakoitza 6.000 eurokoa, unibertsitateko lizentziatura edo gradua amaitu dutenentzat.

Ikerketa proiektuak honako arlo hauetan oinarritu daitezke, besteak beste: azterketa demografikoak, landa eta hiri aberastasuna, lurraldearen erakunde bilakaera, Arabako artea eta kultura, hirigintza edo eguneroko bizitza.

Eskaerak honela aurkeztu ahal izango dira: bai elektronikoki, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren bidez, bai aurrez aurre, Erregistro Orokorrean edo administrazio araudiak xedatutako lekuetan.

2026. urtean, 2022tik gaur arte egindako proiektuen memoria argitaratuko da.