ARABAKO PLAZETAN eu - kulturaraba
ARABAKO PLAZETAN
28/05/2021 - 25/09/2021
Ordutegia: Varios
Tokia: Araban zehar
Prezioa: Doan
Arabako plazetan, Circuito de artes de calle de Álava
"Arabako plazetan", Arabako kale arteen zirkuituaren 2. edizioak 33 emanaldi programatu ditu lurralde osoan zehar. 2020ko estreinaldi arrakastatsuan baino 11 gehiago izango dira, 21 konpainiak maiatzetik irailera jardungo duten zirkuituan.
"Arabako Plazetan" Arabako kale arteen 2021eko zirkuituaren bigarren edizioa. 33 antzerki, clown, dantza eta zirku ikuskizun programatu ditu lurraldeko beste hainbat udalerritan, non 21 konpainiak jardungo baitute maiatzetik irailera bitartean.
Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuaren ustez, "iaz, krisialdian programazioan oinarritutako kultura berreskuratzearen alde egin genuen apustuan, antzerki, dantza eta zirku magikoko programa berri baten alde egitea erabaki genuen, lurraldean kultura ibilbide bat finkatzen eta prestatzen laguntzeko helburuarekin. Izan ere, horrekin –adierazi du– arte eszenikoak lurraldean zabaltzea eta sustatzea lortzen da, eskari berriak aintzat hartuz eta eraginez, kaleko arteen ikuskizunen eskaintza herri guztietara helarazten dugu, eta, horrekin, tokiko sorkuntza sustatzen dugu arte eszenikoen esparruan, Arabako konpainiei erakusteko aukerak irekiz.
Zirkuituak larunbat honetan bertan egin du lehen emanaldia Langraiz-Okan, baina gainerako 32ek ekainaren 18tik irailaren 25era arte jarraituko diote, udalerri hauetan: Agurain, Aiara, Dulantzi, Amurrio, Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Berantevilla, Bernedo, Kanpezu, Eltziego, Harana, Iruña Oka, Kuartango, Bastida, Lagran, Guardia, Lantaron, Lapuebla de Labarca, Laudio, Legutio, Leza, Okondo, Urizaharra, Erriberabeitia, Urkabustaiz, Gaubea, Eskuernaga, Iekora, Zambrana, Zigoitia eta Zuia.
Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak, udal bakoitzak eta Artekale Euskal Herriko Kaleko Arteen Elkarteak (arte eszenikoetako profesionalen elkartea) elkarlanean antolatu dute. Artekale 2004an sortu zen euskal lurraldean kaleko arteak balorizatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko asmoarekin. Izaera berezi eta bakarra du, bertan sektoreko hainbat profesionalek bat egiten baitute: artistek, jaialdiek eta banatzaileek. Guztiak kaleko artea duintzeko helburuarekin.
"Arabako Plazetan” Arabako kale arteen zirkuituaren logoaren azalpena
Anuska Graphic
“Arabako plazetan" zirkuitua non egiten den zehazten duten letrak dira, oso garrantzitsua da. Tipografia sendoa du, tinkoa, pisuduna, edozein formatutan errazago ikusi eta irakurtzeko modukoa.
"Arabako" hitza osatzen duten letrek arte eszenikoetan beharrezkoak izan ohi diren elementuak erakusten dituzte: pilotak, eskailera, eremu altu biribilak, karratuak, uztaiak, malgukiak, zintak eta, jakina, begiak: bereak eta ikusleenak.
Letrak horiak dira, antzerki sineskerietatik urrun, deigarriak, argitsuak, alaiak eta berotasun apur bat dutenak. Esaten dutenez, horiak sormena suspertzen du eta pertzepzioa eta hausnarketa areagotu. Baina praktikan: irakurtzeko modukoak eta deigarriak izatea eragiten du, eta lehen deskribatutako trazuekin, bakarrak eta gogoratzeko modukoak izatea.
"Plazetan", letra dantzariak, espaziora egokitzen dira oinetan bermatuta, horiek baitira plazak zapalduko dituztenak ikuskizunak egiteko eta ikusteko. Beltzak, "Arabako" hitzari protagonismoa ez kentzeko.
una | Udala | Herria | Konapinia | Ikuskizuna | Ordua | Lekua |
---|---|---|---|---|---|---|
Maiatzak 29 mayo | IRUÑA OKA | Langraiz Oka Nanclares de la Oca | Tomaxen Abenturak | Adi, grabatzen, ekin!! | 18:00 | Herriko plaza |
Ekainak 18 junio | LEGUTIO | Legutio | Tio Teronen semeak | Festamentua | 21:00 | Ortiz de Zárate plaza |
Ekainak 19 junio | ZAMBRANA | Berganzo | Deabru Beltzak | Les tambours de Feu | 22:30 | Polideportivo bidea |
Ekainak 19 junio | AMURRIO | Amurrio | Shakti Olaizola | Baldin Bada | 20:00 | Juan de Urrutia plaza |
Atzeratuta | HARANA / VALLE DE ARANA | Alda | Xabi Larrea | Up! | 19:00 |
|
Ekainak 20 junio | ZUIA | Murgia | Haatik Dantza | Errimak bi oinetan | 19:00 | Bea-Murgia plaza |
Ekainak 26 junio | LAUDIO / LLODIO | Laudio | Hutsun+Ortzi | Urbasa | 20:00 | Alberto Azero plaza |
Ekainak 26 junio | LABASTIDA / BASTIDA | Bastida | Haatik Dantza | Errimak bi oinetan | 20:30 | Pakea plaza La Paz |
Ekainak 26 junio | BERANTEVILLA | Berantevilla | Cía Maite Guevara | ¡Qué buen día! | 20:00 | Fray Pedro de Urbina plaza |
Ekainak 28 junio | LAGUARDIA | Laguardia | Trapu Zaharra | Turistreando | 13:00 | Escuelas |
Uztailak 2 julio | RIBERA BAJA / ERRIBERA BEITIA | Ribabellosa | Trapu Zaharra | Turistreando | 20:30 | Foru plaza de los Fueros |
Uztailak 3 julio | KUARTANGO | Zuhatzu Kuartango | Zanguango Teatro | Bestealdean/Al otro lado | 19:30 | Bainuetxeko plaza del balneario |
Uztailak 5 julio | ARAMAIO | Aramaio | Rojo Telón | Nudo | 18:00 | Kanpoko frontoia |
Uztailak 6 julio | AIARA / AYALA | Arespalditza | Sarini Zirko | TXORIAK TXORI | 18:00 | Etxaurren igerilekuak piscinas |
Uztailak 10 julio | LABRAZA | Labraza | Trakamatraka | Matraka ma non tropo | 20:00 | Plaza Nagusia/ Plaza Mayor |
Uztailak 15 julio | ALEGRÍA-DULANTZI | Alegría-Dulantzi | Eidabe | Gora Kasete | 12:00 | Kirol gunea |
Uztailak 17 julio | BERNEDO | Markinez | Ganso&Cia | Babo Royal | 19:30 | La Landa plaza |
Uztailak 17 julio | VILLABUENA DE ÁLAVA / ESKUERNAGA | Eskuernaga Villabuena de Álava | Altraste danza | Que tienen las flores | 20:00 | Gernikako arbolaren plaza |
Uztailak 17 julio | ZIGOITIA | Ondategi | Deabru Beltzak | Les tambours de Feu | 21:30 | Bengolarrako parkea |
Uztailak 18 julio | VALDEGOVÍA / GAUBEA | Villanueva de Valdegovía | Molto Vivace | Jazz & Fusion Musik | 13:00 | Jesús Guinea,10 |
Uztailak 18 julio | URKABUSTAIZ | Izarra | Rojo Telón | Nudo | 19:30 | Plaza Berria/ Plaza Nueva |
Uztailak 22 julio | ARRATZUA-UBARRUNDIA | Durana | Patata Tropikala | Pirata Garrapata | 12:00 | Sologanako ondoan/ Junto a Sologana |
Uztailak 24 julio | LEZA | Leza | Tio Teronen Semeak | Fresh Cool | 20:00 | Pista polideportiva |
Uztailak 25 julio | ELCIEGO | Elciego | Barsanti teatroa | Kale Gorrian | 20:30 | Plaza Mayor |
Uztailak 30 julio | OKONDO | Okondo | Cía Maite Guevara | ¡Qué buen día! | 19:00 | Udal igerilekuak/ Piscinas municipales |
Uztailak 31 julio | LANTARÓN | Leciñana del Camino | Berdinki Zirkua | Mikra | 19:00 | Gizarte etxearen ondoan/ Junto al centro social |
Abuztuak 21 agosto | LAPUEBLA DE LABARCA | Lapuebla de Labarca | Deabru Beltzak | Les tambours de Feu | 23:00 | El plano plaza |
Abuztuak 22 agosto | CAMPEZO / KANPEZU | Oteo | Trapu Zaharra | Por hacer un favor | 19:00 | Frontoia/ frontón |
Abuztuak 22 agosto | YÉCORA / IEKORA | Iekora | Cía Maite Guevara | ¡Qué buen día! | 13:30 | Parkea / Parque (frente al Club del jubilado) |
Irailak 4 septiembre | ARTZINIEGA | Artziniega | Hutsun+Ortzi | Urbasa | 22:00 | Garai plaza |
Irailak 11 septiembre | LAGRÁN | Pipaón | Goitibera | Yijaaa!!! | 18:00 | Plaza |
Irailak 11 septiembre | AGURAIN / SALVATIERRA | Agurain | Ganso&Cia | Panoli kabareta | 13:00 | San Juan plaza |
PEÑACERRADA-URIZAHARRA | Montoria | Ganso&Cia | Panoli kabareta | 19:30 | Errege Kalea |