Arabako Museoen Foru Sarea amets egiteko moduko abendu bat prestatzen ari da - kulturaraba
Arabako Museoen Foru Sarea amets egiteko moduko abendu bat prestatzen ari da
Museoen Foru Sarea amets egiteko moduko abendu bat prestatzen ari da, publiko guztientzako jarduerekin, urtea "handizki" ixteko prest.
Jarduerak
-
Bisita gidatuak: Arte Ederren Museoan 12:00etan abenduaren 6, 7, 8, 15, 21 eta 22an. Hitzordurik gabe, edukiera osatu arte.
-
Proiekzio dokumentala: Abenduaren 20an, 18:30ean, Bibat Museoan. "Amari" proiekzioa, euskal mitologiari buruz. Euskarazko jatorrizko bertsioa, gaztelaniazko azpitituluekin. Hitzordurik gabe, edukiera osatu arte.
-
Gabonetako lantegiak: Foru Sareko museo guztietan, abenduaren 24an, 26an eta 27an, 11:00etatik 12:30era, 5-11 urteko haurrentzat. Izena emateko museo bakoitzaren telefonora deitu behar da.
-
Karikatura "historikoak". Abenduaren 28an, 12:00etatik 13:30era, Alex Fernández ilustratzaileak karikatura historikoak egingo ditu museoan. Hitzordurik gabe, edukiera osatu arte.
-
Iruña Veleiako jarduerak (hitzordurik gabe):
-
Larunbata, hilak 14. 11:30ean, bisita gidatua. 13:00etan, berreraikitze historikoa.
-
Igandea, hilak 15. 11:00etan, ibilbide gidatua naturatik. 13:00etan berreraikitze historikoa.
-
Berreraikitze historikoa
Cohors Prima Gallica elkarteak berreraikitze historikoa egingo du abenduaren 14an eta 15ean Iruña Veleian: "Erromatarren otorduak eta banketea edo convivium". Asmoa da azaltzea nolakoa zen janaria Antzinako Erroman. Kanpainako soldaduentzat diseinatutako dietatik hasi eta patrizioen bankete konplexuetaraino -convivium-, non elkarrizketaren plazera afaria bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa zen, klase herrikoien elikadura arinetik igarota.
Museoen datuak
Urte amaierako diseinuarekin, Museoen Foru Sarea prest dago, bosgarren urtez jarraian*, 100.000 bisita baino gehiago egiteko. Izan ere, azaroaren 1ean 99.000 baino gehiago ziren. "Zifra horiek arrakastatsuak dira, oso positiboak eta ospatzeko modukoak; izan ere, goranzko joera argia erakusten dute eta foru museoak lehen mailako kultura baliabide gisa tinkotu direla, bai Araban bizi direnentzat, bai bisitatzen gaituzten turistentzat", adierazi du Del Valek.
*2017, 2018, 2019, 2022 eta 2023ko zifrak dira. Kanpoan geratzen dira 2020 eta 2021ekoak, COVIDak eragindako murrizketengatik.