null Arabako Kulturaren III. Foroak kulturak ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunaren eragile gisa duen zeregina jorratuko du

Arabako Kulturaren III. Foroak kulturak ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunaren eragile gisa duen zeregina jorratuko du

Arabako Kulturaren III. Foroak kulturak ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren jasangarritasunaren eragile gisa duen zeregina jorratuko du

Martxoaren 25ean eta 26an, Arabako Kulturaren Foroa egingo da Vitoria-Gasteizen, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak antolatuta.  Zehazki, 2023-2028 aldirako Kultura Planaren 5. ildo estrategikoan - Parte hartzeko eskubidea-n kokatzen da, eta lurraldeko kultura gobernantza indartzeko 2022an eta 2024an hasitako prozesuarekin jarraitzen du.  

Edizio hau hausnarketa estrategikorako gune bat da, kultura erronka garaikideen erdigunean jartzen duena, "Jasangarritasunaren triangelua" lemapean.  Foro honetan, kulturak berez duen eragina aztertzeaz gain, gizarte aldaketaren, lurralde kohesioaren eta trantsizio ekologikoaren zeharkako eragile gisa ere aztertuko da.  
 

DESKARGATU PROGRAMA
 

 

Ekonomia, gizarte eta ingurumenaren jasangarritasunean oinarritutako programa

Martxoaren 25a. BIBAT Museoa

Lehen jardunaldia jasangarritasun ekonomikoari eta kultura sektorearen bideragarritasun eredu berriei buruzkoa izango da.  "Bideragarritasunerako bide berriak: zerga-pizgarrien balioa" saioan Amaia Ibañez Eskenako gerentea eta Borja Ruiz de Azúa Arabako Foru Ogasuneko zerga ikuskatzailea bilduko dira.   

Ponentziak Arabako zerga esparrua hazkunderako aukera estrategiko gisa izatean sakonduko du, eta zerga pizgarriak kultura proiektuen sendotasuna indartzeko funtsezko tresna bihur daitezkeela aztertuko du.  Zerga sistemak duen potentziala jorratuko da bai sektore pribatuarekin lankidetza bide berriak irekitzeko, bai finantza autonomia errazteko eta baita zerga kudeaketa baliabide irisgarri bihurtzeko ere, sormen ekimenek babes egonkor eta iraunkorra izateko helburuarekin.


Martxoaren 26a. Amarika aretoa

Bigarren jardunaldia gizarte eta ingurumen jasangarritasunari buruzkoa izango da, eta kulturak kohesiorako azpiegitura gisa eta trantsizio ekologikoko eragile aktibo gisa duen zeregina jorratuko da. 

  • Alfons Martinellek eguna irekiko du «Gestión cultural estratégica: del valor social al compromiso territorial” hitzaldiarekin. Bertan, kultura inbertsio estrategikotzat aitortzen duen kontratu sozial berri baten beharra planteatuko du.  Haren ekarpenak honakoan sakondu du: kultura proiektuek nola sor dezaketen balio partekatua, nola indartu dezaketen lurraldearen erresilientzia eta nola bihur daitezkeen gizarte eragin sakoneko aktibo iraunkor.
  • Jarraian, Ángel Mestres eta Pilar Gonzalo “El pacto relacional: gobernanza ética y mediación de proximidad” gaiaz aritu dira elkarrizketan, kulturak duen harremanetarako dimentsioan ildoa jarrita.   Proiektuak elkarbizitzarako, konfiantzarako eta herritarren partaidetzarako benetako espazio bihur daitezkeela aztertuko dute, bai eta zaintzaren eta gardentasunaren etika kultura komunitate sendoak eraikitzeko zutabe bihur daitezkeela azalduko.
  • Maria Ptqk, Maider López eta Elisa de los Reyesen arteko “Cultura regenerativa: la creación como motor de restauración ecosistémica” solasaldiak, berriz, kultura sektoreak krisi klimatikoaren aurrean duen erantzukizunari helduko dio.   Arteak eta sorkuntzak lurraldearekin dugun harremana birdiseinatu, paisaia lehengoratzeko eragile gisa jardun eta hurbiltasunetik irtenbide ekologiko berriak inspiratuko dituzten inpaktu txikiko ekoizpen ereduak proposatu ditzaketela aztertuko da.


Aldi berean, bi proiektu mahai egingo dira: paisaia birsortzen duten ekimenak eta lurraldean komunitatea ehuntzen duten proiektuak.   Honako hauek hartuko dute parte: Espacio Artevaca, El Cubo Verde, Somos Vértice – Alumbra Rural, Colectivo Nexodos, Plataforma Bajo Teja, La Ortiga Colectiva, Pueblos en Arte eta Mutur Beltz. Kulturak ingurunea sendatzeko, loturak sendotzeko eta lurralderako konfiantzazko sare bihurtzeko adibideak erakutsiko dituzte. 

Jardunaldi horretan, arratsaldean, “Tejiendo el sector: balance y futuro” topaketa egingo da. Bertan, mahai sektorialek 2025eko balantzea partekatuko dute, eta eragile berriei zabalduko diete parte hartzeko aukera.  Emaitzak ebaluatzeko, tokiko sorkuntza sarearekin konektatzeko eta biharko erronkak kolektiboki diseinatzeko gunea izango da. Halaber, topaketa horren ondoren, lankidetza-saio bat egingo da Arabako artisten eta kultura-eragileen etorkizuneko direktorioa diseinatzen hasteko. Tailer praktiko bat, gure ikusgaitasuna, konexioa eta sare profesionala biderkatuko dituen tresna komun hau elkarrekin definitzeko.

 

Izen-emateak
Foroan parte hartzea doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
 

IZENA EMAN