null Arabako eta Trebiñuko kultura espazio independenteentzako dirulaguntzen eskaera epea zabaldu da

Arabako eta Trebiñuko kultura espazio independenteentzako dirulaguntzen eskaera epea zabaldu da

Arabak kultura espazio independenteen sarea bultzatzen du, 100.000 euroko laguntza deialdi berri batekin

Arabako Foru Aldundiak, Kultura eta Kirol Sailaren bidez, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean arte eta kultura sorkuntza sustatzen duten kultura gune independenteentzako 2026ko dirulaguntzen deialdia onetsi du.

Laguntza lerro horrek 100.000 euroko zuzkidura du, eta espazio kultural independenteen zeregina indartu nahi du, sorkuntza artistikoaren, ikerketaren eta bitartekaritza kulturalaren motor gisa, bai eta herritarrekiko lotura ere.

Mota horretako espazioak kudeatzen dituzten pertsona eta erakunde pribatuei zuzenduta dago, lurraldean topaketa, elkarrizketa eta parte hartze kulturala sustatuko duen sare bat sendotzeko. Arte bisualak, eszenikoak, musika, literatura, ikus-entzunezkoak edo bertsolaritza bezalako esparruetako proiektuek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, baldin eta 2026ko urtarrilaren 1etik abuztuaren 30era bitartean garatzen badira.

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka bidez egingo da, eta ezarritako irizpideen arabera baloratuko dira aurkeztutako eskabideak.

Ekimen horrekin, Arabako Foru Aldundiak berretsi egiten du kultura eredu anitz, hurbil eta egituratzaile baten aldeko apustua, zeinak aitortzen baitu espazio independenteek balio handia dutela lurralde osoko berrikuntza, esperimentazio eta dinamizazio kulturalerako.

Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira, edo aurrez aurre, Arabako  Foru Aldundiaren erregistroetan.

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko irailaren 1etik 21era egongo da zabalik.

Oinarriak osorik eta beharrezkoak diren xehetasunak 2026/08/31 ALHAOn daude. 

 

Ikusi Oinarriak

Online izapidetzea