null AITZINA FOLK - 10 urte musika eta elkartasun

AITZINA FOLK - 10 urte musika eta elkartasun

AITZINA FOLK - 10 urte musika eta elkartasun

Aitzina Folk jaialdi solidarioa bere hamargarren edizioa handitasunez ospatzen ari da, kontzertu paregabeekin, tokiko eta nazioarteko artistatzarrekin, lantegiekin eta ezustekoekin. Programa osoak 20 jarduera baino gehiago ditu adin guztietako publikoarentzat, zeinak 2022ko urritik 2023ko urtarrilera bitartean Gasteizko hainbat espaziotan egiten ari baitira.

Aitzina Folk-aren hasierako helburuak duela hamar urteko berberak dira oraindik ere: musika, dantza, folka eta kultura tradizionala hedatzea, eta ataxia telangiektasiaren ikerketa bultzatzea, zeina gaixotasun arraro, genetiko eta neurodegeneratiboa baita, tratamendurik eta sendaketarik ez daukana, eta desgaitasun larria eta minbizi probabilitate handiagoa eragiten duena.

 

PROGRAMAZIOA

Aurten, Aitzina Folk-ek euskal taldeen, beste eremu batzuetako taldeen eta nazioarteko taldeen emanaldiak ditu, eta hura laguntza berezia ematen ari zaie lurraldeko musikariei, bai eta edozein jatorritako emakume artistei ere, emakumeen presentzia sustatuta «Emakumeak folk-ean» atalaren bidez.

Euskal artisten musika entzungo dugu, hala nola Kuttune edo Alos Quartet, bai eta beste hauek ere: Aragoiko Trivium Klezmer, Galiziako Pärbo eta Gaztelako El Naán, Atlantic Folk Trio eta Ana Alcaide (hark bere seigarren albuma “Ritual” aurkeztuko du, besteak beste Irango Reza Shayesteh musikariarekin batera).

Horrez gain, familientzako bi kontzertu eskainiko dira Txikifolk-ekin (Los Titiriteros de Binéfar eta La Chica Charcos-ekin), “Berpiztu” izeneko proiekzioa (Kepa Junkerari buruzko dokumentala), musika eskolen zazpigarren topaketa, folk session bat, eta kalejirak, zeinak kaleetara itzuliko baitira pandemiaren ondoren.

Jaialdiak hauexekin itxiko du hamargarren edizio berezi hau: Ara Malikian biolinaren birtuoso handia eta Alos Quarteten kontzertu paregabea, eta taldea hamar urte hauetan jaialditik igaro diren artista handietako batzuekin arituko da.

HAMAR URTEKO HISTORIA

140 talde eta artista baino gehiago igaro dira jaialdiaren agertoki desberdinetatik aurreko bederatzi edizioetan, 35.000 ikusle baino gehiago (3.500 inguru 2021ean) eta 240.000 euro baino gehiago bildu dira ataxia telangiektasia (AT) ikertzeko. Patxi Villén jaialdiaren sortzaile eta zuzendariak azaldu zuen bezala, “Aitzina Folk gure seme-alaben gaixotasuna ikertzeko funtsak biltzeko ekitaldi solidario nagusia da oraindik ere, eta, beraz, eskerrak ematen dizkiegu boluntario, babesle, laguntzaile eta ikusle guztiei. Aitzinak aurrera esan nahi du euskaraz. Denen artean itxaropena ematen digute”.

 

Aitzina Folk taldea Aitzina Lan Taldeak antolatzen du. 2010ean sortu zen, gaixoei eta haien familiei Euskal Autonomia Erkidegoan tokiko ikuspegitik laguntzeko, eta Estatuko Aefat erakundean sartuta dago. Jaialdia beste bi jaialdi ospetsurekin dago senidetuta: Cáceres Irish Fleadh eta Burgosko Babieca Folk. Azken urteotan zenbait artista partekatu dituzte jaialdi horiek.

 

Informazio gehiago